5.
Aztertutako aldizkari eta egunkariak, eta haiek aipatzeko era laburra.
Ondorengo
lerroetan, aztertutako 450tik gora aldizkari eta egunkarien era laburtua
jartzen dugu... Hala ere egunkariei dagokienez, hau adierazi behar dugu:
Hainbat egunkaritan aritu gara bertso eta olerkien bila, baina ez ditugu
egunkari guztiak arakatu, arrazoi garbi bategatik: bilaketa-lan horrek
askoz ere luzeago joko zuelako... El Diario Vasco egunkariko olerki eta
bertsozko materiala arakatzea egoki etorriko zen, egia esan..., baina,
gure gaiari dagokionez, egunkari honetako idazlerik garrantzitsuena "Basarri"
izan da, ezbairik gabe eta, hain zuzen ere, orain dela urte gutxi argitaratu
da liburu bat (Inazio EIZMENDI MANTEROLA "BASARRI", Nere bordatxotik
. Bertso-bilduma. Zarauz - Tolosa, 1992, 570 or.), Basarrik egunkari horretan
ere argitaratutakoa biltzen duena...; horregatik, guri dagokigun gaiaren
hustuketa egunkari horretan, partzialki bada ere, egina zegoela uste nuen.
Antzekoa gertatzen dan La Voz de España egunkariagaz.
|