4.
Ikur eta laburdurak.
Aldizkarietan
erabilitako laburdurez gain, egoki izango da erabili izan diren beste
ikur batzuk ere sartzea:
a. /
: Aldizkari eta egunkari ezberdinetan aipatzen diren olerki edo bertso
berdinetan erabiltzen da. Horrelakoan, aldizkari bakoitzeko aipamenaren
ostean, ikur hau erabiltzen dugu: - / .
b.
Puntu eta komak (;) erabiltzen ditugu, aldizkariaren ale ezberdinetan
gai beraren jarraipena datorrenean: adibidez, Juan MUJIKA LASTIBAR, Albistur'tik
[Pr.-ber.], Argia 5 (1925,245.zk.) 2; 6 (1926,254.zk.) 2; etab. EIZMENDI
MANTEROLA, Iñaki (Basarri), Nere bordatxotik [Pr.-ber.], Goiz-argi
14 (1973,169-170.zk.) 2; (178.zk.) 3; 15 (1974,182.zk.) 3; etab.
c.
- marratxoa erabiltzen dugu, aurreko lerroan idatzi dugun autore bera
adierazi nahi dugunean; horrela izen bera behin eta berriro errepikatu
beharrik ez dugu.
d.
Kortxeteekin [ ] geuk gehitu duguna adierazten dugu; hau, batez ere bertsoaren
testu barruan edo olerkiaren izenburuan agertuko da...
e.
Zenbait forma laburtu ere erabiltzen dira: zk. = zenbakia, Pr. = prosa,
ber. = bertso, Zat. = Zatia. [Pr.-ber] erabiltzen da, aipatzen den bibliografia
horretan prosazko idazlana dagoela, baina tartean bertsoak ere badirela
adierazteko, ia beti bertso laburrak edo zatiak izanik.
|