Bizikera ta langintza
Irun'en zenun bizitokia
zure izerdiz egiņa
Txikia baņa, txukin garbia.
Ez alper izan baziņa...
Ta zure diņa
txuri liraņa...
Egoki iņa
edozin aņa...
Bera zenuen ames tokia...!
Bere olerki-lurriņa...!
Egingo zenun amets goxorik,
zure etxetxo artantxe.
Neka-ondoren atsedendurik
kabi goxoa uraxe...
Berealaxe,
nun-nai aņatxe...
Bildurik antxe,
nai bezelaxe
Sendi guztia pozez baturik,
guztiz maitekor bertantxe...
Zure izerdiz irabazia
nekez egunen barruan...
Jan bear zenun ogi-zatia
Etxe-begira zenduan.
Lenen orduan,
Lanan gogoan,
zure buruan...
Ta otorduan,
xamurtasunaz neke utzia,
janaren mauka goxoan...!
Zurgintza lana ikasirikan
eskuz landuaz ederki,
zerra aizkoraz konpondurikan,
ate, leyoak egoki.
Azpil ta gurdi...
Kutxa, gaztoki...
Mai eta alki,
askotxo noski,
Goiz Arratsetan saiaturikan,
atera ziņun eskutik.
Arotza ziņan, zure langintzan
Kristo beraren diņara,
Sinismen itxuz, apal to otsan,
esku zabala gaņera.
Zure tankera,
Kristau antzera...
Zure jokera,
beti batera.
Langille batek bear dun gisan,
erortzen ziņan onera.
Buruz bizkorra ziņan guztiro
esku arteko lanetan.
Patxada onez eta astiro,
zure egintza danetan.
Baldintz onetan,
itz emanetan,
alegiņetan....
Gai berdiņetan,
egiņa jartzen zenun aguro
jabearen eskuetan.
Bazter danetan zabal bideak,
alaya bai ziņan oso.
Nun nai ziņala, adiskideak...
Lagun-arteko ta uxo.
Ain ziņan goxo...
Danari kaso,
burua jaso.
"Zer degu?...? Kaxo!"
Ola bait-dira giza-legeak!
Ez asko bezela otso.
Iritziz apal, xotil gorputzez,
onegintsu ta zuzena.
Errukitsua, zabal biotzez...
Adiskiderik onena.
Goxotasuna...
Zintzotasuna...
Apaltasuna...
Goi-maitasuna...
Doairik badu gizonak sortzez...
Zeurekin zenuen dena...!
Jaiotzetikan ziņan Euzkaldun,
maite zenuen Euzkera.
Agertzen ziņan beti bulardun
Bidasotarren antzera...
Zure mintzera
eta oitura,
etzan naskera,
baizik bestera...
Baņan kupiraz ikusten zendun,
bazetorrela galtzera.
Jarraimen ori gaztez bazenun,
etzizun kendu zartzeak.
Zure bizitzan Jainkoak lagun,
esna zenitun batzuak...
Ergelkeriak...
Arrokeriak...
Zabarkeriak... .
Erdel-keriak...
Ito ziguna piztu bai zenun...
Ai! min ematen galtzeak!
Jaunaren almen onesgarriaz,
gai izan ziņan "Baxurko".
Oitura zarrai eusteko...
Bertso olerki goxo-samurraz.
Errientzako
zain-berritzeko...
Soil ulertzeko,
xamur artzeko...
Zure iturri orren emaiaz,
bizia zan guretzako.
Beta gutxiko lan-bitarteak,
osa ziņuzen egoki.
Txantxik gabeko alegiteak,
artu zenitun gugati...
Beti gizonki
eta gozaki...
Zure erruki
Jaunak ederki
ordaindu zizun... Zure nekeak
esku zabalaz Zerutik.
Irakaskintza txepel askori
zaunk egin zion zureak,
epel ta nagi diradenari,
erakutsiaz bideak...
Soņa aultzeak...
Indar galtzeak...
Buru-austeak...
Nekez urtzeak...
Artzen ziņuzen alai kantari,
lanak zakazkin nekeak!
Euzkal-txinparten piztalle zintzo,
neurriz gaindiko langintza.
Asaba-zarren izkeraz mintzo,
eraman zenun bizitza...
Zure egintza
Euzkoen aintza
eta garaitza
irabaz-gaitza...
Altxaturikan erria tinko,
lagun artuaz Goi-intza...
Goramen eta txalo ondarrai
saiets eragiņaz utzi.
Neke izerdi ta ezbearrai
eramankizunez eutsi.
Aurtzaroz asi
gazterik ezi,
ta onez guzi
arduraz bizi...
Zure lurreko egun bakarrai
aldiz aurre irabazi.
Otoi sakon bat zendun langintza
Kristau-bizikeran lurrun...
Lan ta olerkia pozez biotza
maitasun-giliz ta bigun...
Etziņan zaldun,
baņa bizerdun
eta bulardun...
Beti Euzkaldun!
Irabazia zenuen aintza;
Jaunak emango altzizun...!