Bizia labur
I-
Bizia labur, iltzea segur
Gauza dudarik gabea;
Ondu gaitezen garai dan arte
Orain da orain ordua
Oi kristau zorigabea!
II-
Mundu ontatik joan ta
Bereala da epaitza;
Antxe bakoitzak eman bearko
Jaunari bere kontua
Jaunari kontu zorrotza.
III-
Aldia betez geroztik
Aldegin bear mundutik;
Iñork ezdaki noiz edo nola
Biziaz gabeturik
Aldegin bear mundutik.