Bertso berriak Atlethiri jarriak
Zorionak Bilbon denoi
nahiz irabazi den doi-doi
Atlethik Klub-ko jokalariek
ba daukate sasoi.
Ba dira mila arrazoi
baina aditu hau otoi
gure Atlethik oraingo hontan
portatu da lehoi.
Ipini zuten fedea
ta gogortasun berea
saiatzen denak irabaztea
hauxe da legea.
A zer ekipo trebea!
Irabaztea xedea!
haien gainean ez da gelditu
ezta merengea.
Irabazten ez zen errez
jokatu behar zen aurrez
saiatu dira futbol zelaian
behar zuten legez,
aurrera egin beharrez
atzera egin inoiz ez
hiru gara ta orain bakarrik
falta da Alaves.
Deiadar oihukatuak
oso sarri aipatuak
beste ekipo batzutan daude
kriston kontratuak.
Horiexek pekatuak
baina paper aldatuak
Atlethik dugu lehoia eta
besteak katuak.
Kantatuko dugu sarri
liga zaigula etorri
Atlethik honek emango ditu
makina bat berri.
Ta orain ez egon larri
Europakoa ekarri
herri haietan jakin dezaten
non den Euskal Herria.
Gure hiria nola dagon
gu ere halaxe egon
irabazi du Atlethik eta
beste hor konpon.
Hemen baleude Salomon
Ra Jupiter eta Aton
ziur liteke Atlethirentzat
kantako Aliron.