Bekatore aundi bat
Bekatore aundi bat
jainko guziz ona
damuz ondo beterik
eldu da zugana;
erditurik biotza
samiņik miņenak
eskatzen ditu ojuz
zure barkamenak.
Ni naiz gurutze ortan
josi zaitudana
ni iltzea or bertan
merezi nuana
gaurtik zu maitatzea
da nik nai dedana
bizitz onen ondotik
ega nain zugana.
Oņetik bururaņo
pekatuz loitua
beti izan naiz, Jesus,
esker gaiztokua
baņa gaurtik zugana
oso biurtua
zuretzat biziko naiz
eskerez urtua.
|