Baso mutilak
Egun orretan Bazan-Garaian
Lorentzoren notiziya:
Amorrayakin arbol botzeko
zala tratuan asiya;
erakutsirik nola zedukan
jendearen eskasiya,
ari laguntzearren ara juan giñan
gure kuadrilla guziya.
Kuadrilla ori Bazan-Garaitik
juan zan osoro prestua,
arbola botzen asi orduko
sartu zan jende nastua;
Bordabi ezetz gañera igo
amar duro apustua,
ta ura ere aixa irabazi
oi zan laneko gustua.
Nozbait e sua egiña
noizbait e sua egiña,
ta azalian kezko kapa bat
jarriya zeukan fin-fiña;
alaz guziz e Bordabi orrek
ara igotzeko griña,
apustua aixa irabazi arren
jetxi zan zikin-zikiña.
Batzuek aizkoraz txandaka eta
bestiak berriz trontzakin,
arbola aguro botzeagatik
zeñek zer egin etzekin;
mutil gazte bat arbol onduan
trabatuz bere galtzakin,
beko sasira iya eroiyan
iten zitun balantzakin.
Arbola ori jarritakuan
eroritzeko segira,
makiñat jende esan bezela
bazegon guri begira:
esaten zuten: «eroiko ote da
ori bear dan tokira?»,
arbolan berri ez dakitenak
Oyartzun ortan badira.
Arbola ori bota genduen
nausiyak nai zuen eran,
jendia eta erreminta're
bagenulakoz aukeran;
jendia zegon egun orretan
euntalako tankeran,
arbola busti zan ta bildurrez
berriz itsatsiko ote den.