Bai euskarari
ETA BAI, ETA BAI,
NIK EUSKARARI BAI TA BAI,
ETA BAI, ETA BAI,
NIK EUSKARARI BAI TA BAI
Uso zuria, uso gorria
dantzan nabil suaren gain,
uso gorria, uso zuria
Herriak euskarari bai.
Neure kabia daukat garretan,
neure umeak neure zain,
nago odoletan, garretan, txinparta gainetan
neure umeak neure zain.
Uso zuria aurkitu dute,
hotzaz dardaraz erdi hila
uso gorria garretan dago,
Euskal Herriaren bila.
Uso zuria lehengoa duzu,
uso gorria geroa,
Euskal Herritik uso bakar bat
eguzki aldera doa.
Uso zuria, uso gorria
dantzan nabil suaren gain,
uso gorria, uso zuria
Herriak euskarari bai.
Neure kabia daukat garretan
neure umeak neure zain,
nago odoletan, garretan, txinparta gainetan
neure umeak neure zain.
San Juan loreek usaina dute
eta Herriak arima,
Euskal Herria euskara barik,
irin gabeko ogia.
Euskal Herria euskara gabe,
hegal gabeko usos,
uso gaztea aidatu hadi,
eta eguzkiraino hoa.
Uso zuria, uso gorria,
dantzan nabil suaren gain.
Uso gorria, uso zuria,
Herriak euskarari bai.
Neure kabia daukat garretan,
neure umeak neure zain,
nago odoletan, garretan, txinparta gainetan,
neure umeak neure zain.
|