Gazteeri
A.A.E.
Auxen da berakoa
ikusten deguna
egun argi nai eta
sarritan illuna
zarrok ia galdurik
degu osasuna
gazte maite zu zera
entzun bear dezuna
zure eskutan bai dago
gure etorkizuna.
Maitatu sinismena
aitatu gurutza
garbi eduki al-bada
zedorren gorputza
ta euskal oiturari
al dezuna bultza
norbait agitutzera
betor bai onuntza
maita oiturak eta
batez'e izkuntza.
Txistu doņu politak
badu bai grazia
zu umetatik zaude
ikasten asia
iaiotasuna dezu
gaur erakutsia
baiņa euskera degu
pitxi berezia
ori galdu ezkero
galdu da guzia.
|