Kristo ta Prantzisko santua
A., A.
Prantzisko Asistarra jeiki da dal-dalka;
Gurutz bedeinkatua artu du besarka;
Maite-miņaren miņez eta kemen-galdaz,
burua arturik dago. Zeruko su-garraz
biotza ba-dario be negar-malkotan,
ezpaņat, itsatsirik, apa ta apa iltzetan.
Ordun takatakoan, Kristoren ondora
altxatua arkitzen da, zoladuran gora.
Eskuz laztantzen zuan eta bedeinkatzen;
Jesus an iltzatua, bildots gozoa zen,
Bere esku iltzatuak, artaik lasaturik,
Prantzisko besarkan du, be biotz gaņetik.
Txuri zaion pakez doatsu dirudi;
Gau-odeiak jun zaizka; kezkak uste itzuli,
Aren orduko poza! Aren atsegiņa!
Ordun goza zitzaion bere maite-miņa,
Jesus'en Gurutzean Prantziskok lo ein zun;
Ark emen txastatua, gero degu zerun.