inprimatu
Barru barrutik sei bertso berri
Izenburua:
Barru barrutik sei bertso berri
Sinadura:
Aurre, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre, Jon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
920.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Barru barrutik sei bertso berri

 

Aurre, Jon

 

 Sentimenduen zaldi gainean

 noa izarretan gora

 abiaduran abiaduran

 poza nahi nuke gogora.

 Malko zuritan urtu beharra

 da gizonaren ganora

 noalakoan geldirik nago

 ezin mugitu inora

 deuseztu zaizkit dimentzioak:

 espazioaz denbora.

 

 Piztietan den piztienorrek

 maite du bere larrua

 ez al duk inoiz entzun gau erdiz

 lukiaren sokorrua?

 Pizti modura baino ez dut nahi

 agertu neure barrua

 maitasun eza nabaria da

 sobra daukat amorrua

 nori deabru jaurtiko diot

 jaiotzearen errua?

 

 Izar zuriak neguke gauez

 laino bitarte estuak

 ezpata gisa xurgatzaileak

 gainean gizon prestuak.

 Gehienok gara ekinda ere

 gizartean saihestuak

 etxe haunditan dauden kuadroen

 irudi ezereztuak

 miseriaren putzuan daude

 lan egin duten eskuak.

 

 Lehorgunea ez dadin busti

 egin bedi azkar nasa

 itsasoaren indar bortitzak

 estal dezake lur masa.

 Ez jakinaren oihan hertsiko

 hesparruan zihur natza

 libertateaz mozkortu nadin

 egin dezagun ur mahatsa

 haitzen kontrara zipriztin bihur

 buelta dezadan arnasa.

 

 Ametsen mundu zoragarrian

 sortuak izan bagina

 sentitu ere ezin zitekeen

 zorionaren premina.

 Jaio ginenok bestela gara

 geugan daukagu samina

 gaur zizpuruka, bihar zotinka

 aldatzeko ahalegina

 barra mendiak gainetik dauka

 zeru beltzaren urdina.

 

 Lur lehorrera freskura dakar

 haltzaren hosto berdeak

 urregorriak egiten ditu

 gizonaren ohoreak.

 Arrain gabeko uretarako

 ez ziren egin sareak

 indarrak ere berdintsu dira

 zaindu bakoitzak bereak

 usain ditzagun diren bezala

 bide ertzeko loreak.

 


inprimatu