Erniora bigarren igandez
Atxupiaga, Luis
Hau astelena dadukadana
bi orduan bein esanez
inguru dena kulparik gabe
ia aspertu beharrez
«holaxe joan zen atzokoa ta»
eta nik damurikan ez
zer egingo dut igandekoa
ondo pasatu dudanez.
Larunbatean berandu arte
ibili nintzen hor zehar
festa alperrik galdu nuen da
ia egingo nuen nehar
eta erabaki Ernion gora
egin behar nula zehar
hau zoritxarra nik nerekiko:
berriz lo gutxi egin behar.
Ondo hala ere, eguzki argitan
zabaldu nitun begiak
konturatzeko ahaztu ziren
jeiki orduko nagiak
ixtanpatean ezkutatu ere
kafesne eta ogiak
hain esnaera ona izanda
onak ziraden guziak.
Ernio haundia aurrez nuela
haruntz abiatu nintzen
eta iristeko asmoarekin
izanikan hainbat kemen
oinez nintzenez autostopean
jarri nintzaden lenbailen
zorionean hartu ninduten
hamar minutu baino len.
Ama seme ta neska koskorra
ziraden kotxeko denak
Iturriotz arte kontu alaiak
utzirik aldera penak
gure ustetan Erniozaleak
ziren zintzo ta zuzenak
Zelatunera dijoazenak
euskaldunikan onenak.
Nik iristean egin nuena
lenengo bordan sartzea
hain festa ona ikusirikan
pena gora segitzea.
Beraz urrena erabaki nun
zelaian eseritzea
eta dantzari onena zein zen
bertan erabakitzea.
Hola nengola entzun nituen
oso abots ezagunak
nere atzean jarrita zeuden
nere lagunen lagunak
haietaratu nintzen lenbizi
emanikan egunonak
eta bazkaldu xerra ta oilasko
eta udare bigunak
Elkarte ona egin genuen
hartu behar zen kafea
eta festarik ez da izaten
txanpain koparik gabea
tertuli ederra egin genuen
hizketan jende trebea
elkar gozatzen egon ginen da
hura zen borondatea!
Handik aurrera iluntzerarte
alaitasun eta dantza
nahiz eta azkar abitu behar
bakoitza bere etxerantza
kotxean sartu eta Iturrioztik
jende mordoxka berantza
bihotz barruan urte askotan
itzultzeko esperantza.
Oinak neuzkan nik babaz beteta
gogoa berriz han goian
Nexka koxkorra han gelditu zan
nahiz ta ni egon sasoian.
Bakarrik joan, bakarrik bueltan
hori da nere arrazoia
Ez nahiz harritzen hobe egotea
sartuta betiko oian.