Nora eramaten gaituzue hil nahi gaituzuenean
Attona
1
Herrian alde abertzaleak
lan egin nahi eta ezin
abertzale izan ta bizitzeak
norbaiti eman dio min;
arrazoi hortaz hasteko bahitu
gero torturatu egin...
Nork edo nortzuk, zergatik eta
non izan duzue Fermin
2
Bi atentatu izanak eta
hirugarrena latzena
«paktugileak» beren laguntza
zen ukatu ziotena;
jarrera zikin honen aurrean
hor Fermiñen erantzuna:
"nere hiletan ez dut beharko
zeuen elkartasuna
3
Bahitu ondoren abertzaleak
ehundaka mendiraturik
Fermiñen bila Mendizorrotz ta
Jaizkibel inguraturik;
etsaiek laxter badaezpare
utzi zuten askaturik...
Pauso haundia emango dugu
auto-defentsa eraturik.
4
Mota guztiko abertzaleak
erten ziraden mendira
ez zegoen alderdikeririk
borrokan denok batera
nahiz PNV edo EA-ko
buruak aurka atera,
Herri langile askatzailea
eratutzen ari gera.
5
«Paktugileek» bahiketa zuten
ixilean edukia,
oso argi ez zegoela ta
harturikan aitzakia;
nolabait ere mantendu nahirik
boterearen aulkia
etsaiekin bat aurreraturik
abertzaleen sarraskia.
6
Erahildakoak, kolpez josiak
Euskal Herrian barrena
ta oraingoan Fermin bahiturik
nor izango da hurrena?
Hau danen aurka, Herrian alde
egin behar dugu etena,
Mugimenduan bildu gaitezen
jo dezagun elkarrena.
7
Galderatxo bat badaukat orain
nere barren-barrenean
mota guztiko paktutzaileei
ahal den modu onenean
eta betiko ondo josteko
beren bihotz ustelean:
Nora eramaten gaituzue
hil nahi gaituzuenean?