Eguzki anayaren eresia
[Asis'ko Frantzisko]
Jaun on, orozgaņeko, alguztiduna,
Zuri dagokizu gorapena,
Andizuren (onor), ospe ta aitormena;
Zuri bakarrik zaizkitzu zor
Ta zu izendatzeko gai ezta iņor.
Gora bizaitzate, Jauna, izaki guziak,
Batez-ere gure Anai Eguzkiak;
Onek dakargu eguna ta argia,
Ederra da ta guziz dirdiraria,
Ta zure Aunditasunaren agergarria.
Gora bizaitzate, Jauna, gure senide illargi ta Izarrak
Zuk egin dituzu ortzian (zeruan) argitsu ederrak,
Gora bizaitza, Jauna aize anayak.
Egurats, odei, ozkarbi ta aro guziak;
Oyen bidez demayezu izaki guziai azkuria.
Gora bizaitza, Jauna, ur arrebak,
Deuskai, apal, ontsu ta txaua da bera,
Gora bizaitza, Jauna, su anayak,
Orren bidez argitzen dezu gau illuna,
Ta eder, pozgarri azkar ta indartsua da.
Gora bizaitza, Jauna, gure Ama lurrak
Gu elikatzen (mantentzen) gaitu berak,
Sortaratzen ditu lore ta belarrak.
Goratu ta onetsi ene Jauna, eskerrak emayozkatzue
Ta apal-apalki gomendu (serbitu) ezazute.
Gora bizaitzate, Jauna, zure maitasunez barkatzen dutenak,]
Neke ta gaitzak onez eramaten dituztenak:
Zoriontsu azkeneraņo jasan ditzatenak,
Zuk sariztatuko dituzu, Jaun guziz gora.
Gora bizaitza, Jauna gure arreba Erioak,
Iņor ere kupitesten eztu ark:
Zorigaitz, oben larriekin iltzen diranai!
Zoriontsu, zure nai deuna egiten dutenai!
Eztie kalterik egingo bigarren eriotzak.