Andre Madalena
Mundutarrak
Zeren billa zabiltza
Andre Madalena,
Zerk ola zaramatza
Desertuan barna?
Madalenak
Jesus Nazaret'koa
Or omen dago urbil,
Bere itzak aditzeko
Orren billa nabil.
Mundutarrak
Utzi Jesus zoro ori,
Ez jaramon (kasorik) egin,
Atoz gure artera,
Zabiltza gurekin.
Madalenak
Ez, aski bizi izan naiz
Zorakerietan,
Ordu da abia nadin
Jaunaren gauzetan.
|