Nere erria
Arruarte
-1-
Begiak txabal artian illun
zeuzkan aur txiki gaxuak,
euskal errian ikusi ditu
bere amaren musuak.
Beraren autik entzunaz beti
euskerazko itz gaxuak,
euskal-errian izandu ziran
nere lenengo pausuak.
-2-
Oņetatikan berdiņ jantzia
arkaitzian da errekan,
txori kabiak diran merio
zarpak autsiak larretan.
Itxuraz oso arlote baņa
aberastasun garretan,
zoriontasun berdiņ gabe au
nola ordaindu urretan.
-3-
Euskal erriko ibai ta mendi
iturri, soro, basoak,
aberastasun guri emana
Jaungoiko errukitsoak.
Arnas lasai ta arrai onenak
eskeņiaz itsasoak,
beste ixkin bat olakorikan
¨bai aldu ludi osoak?
-4-
Jaungoikoaren naiez banitzan
ni jaio euskal-errian
nola liteke anka jartzea
ta etsi leku berrian?
Bizi guztia eman ondoren
gure jatorri garbian
nere ezurrak utzi nai ditut
nere lur maitagarrian.
-5-
Gauza bakarra gatikan nago
barren naigabez betea
izkuntz eder au daukagulako
ankaperaņo botea.
Galduko balitz zertarako da
gero negar egitea?
garai dan arte goratu zagun
gure euskera maitea.
-6-
Atzerritarren gallentasuna
indartzen geren aurrean,
gure izkuntza eta oiturak
larri arrisku txarrean.
Maite degunak saia geitezen
onez edo gogorrean,
beren zaņikan ezdedin galdu
euskal-erriko lurrean.
-7-
Ikusirikan euskera gaxo
eta laguntasun otza,
zer eguin dedan aitortutzia
ez dedilla izan lotsa.
Sendagoi billa saiatu gabe
sortzen baizait eriotza,
zenek sinistu maitekor zanik
zuretza nere biotza?
-8-
Mugaz atzian ikusten dira
euskal arpegi alaiak,
nabarmendurik badauzkatela
euskera indartu naiak.
Alkartasun au sendotu zagun
aurrezkitu gabe gaiak
zazpi loreko txorta eder au
osatzen degun anaiak.
-9-
Antziņetikan zenbat gizaldi
joan diraden euskotarrak,
seme leialen esku dirala
itza ta oitura zarrak.
Orain artean garbi zaindu du
maitasun aren indarrak,
gure denboran baratz eder au
artuko otedu larrak?
-10-
Magaletikan amatxo-ari
ikasitako izkera,
euskal erriko seme otz asko
jarrita dago uztera.
Baņan sutsuak ere baditu
ta makurtuko ez gera;
puja berriak botatzen guaz
urte batetik bestera,
Bersolariak diran artean
ezta galduko euskera!