Mutil zar baten aitorketa
Arruarte
-1-
Aitorketa nerea
urtetik urtera,
ta bizi motxekoa
egiz esatera.
Lengo obenak berak
gaņean ostera,
damutasun sendoa
ote zan atera?
-2-
Lengo penitentzia
egin nuan dana,
zerbait alderatzeko
Jaungoikoangana.
Ta saiatzeko partez
zuzentzen al dana.
au da argaldadea
nik dadukadana!
-3-
Egite onak aztu,
okerrean oitu,
gorputza baldanduta
anima ere loitu.
Bear ez dan moduan
diru danak aitu,
griņa txarren indarrak
menderatzen gaitu.
-4-
Nere mingaņa dago
purgaren premian,
otoitz garbirik ez du
egin aspaldian.
Birau gaiztoak jarri
Jaungoiko aundian,
ez itzegingo banu
euskera garbian.
-5-
Nere elizarako
gogorikan eza,
zertaraņo dan ez da
neurritzen erreza.
Egite txarretako
ainbesteko presa,
ta gerorako utzi
igandeko meza.
-6-
Ez naiz oroitzen zer zor
diodan amari,
ain gutxi laguntzerik
premian danari.
Ta eskerrak emanaz
osasun onari,
otoitz bat egin gabe
sekula Jaunari.
-7-
Bogarren agindua
iņor ill ez baņa,
gorrotoa bai, noski,
maitasuna aņa.
Eta bekaitza ere
zabaldua zaņa,
indar kaltegarriak
artu dute gaņa.
-8-
Gorputza asetzeko
aragiak nastu,
eta anima berriz
deabruan esku.
Pekatura joateko
Jaungoikoaz aztu,
orrela dabillenak
azken onik eztu.
-9-
Zerbait galtzen bazaio
bere jabeari,
jirako diotenik
ez geiegi ari.
Olakoan begiak
jartzen zaizkit argi,
ezer ez dan lekuan
atzaparrak garbi.
-10-
Astean erdirako
patrikarak utsik,
biotzetik trite ta
doi doi ortxe zutik.
Billatu eziņikan
prestamo laguntzik,
merezi nuan parra
ez dit egin gutxik.
-11-
Aurrezki kutxak daude
emengo ta ango,
sos batzuek sartzera
ote naizen joango.
Baņa egon ditezke
sinistuta ondo,
oiek nere kontura
ez dutela jango.
-12-
Edanean sarritan
gaņez egin neurriz,
tamaņan ibiltzeko
nere gogo urriz.
Gero nere burua
esnatzean berriz,
zenbat aldiz obea
azarena balitz!
-13-
Nun ote zabiltz nere
izar gidaria?
betik laņopean
al zaude jarria?
Eman zaidazu, arren!
bear dan argia,
ikusteko galduta
nabillen bidia.
|