inprimatu
Lenago iñoiz bezelaxe ni
Izenburua:
Lenago iñoiz bezelaxe ni
Sinadura:
Arriola, Jose Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arriola, Jose Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
433.zk.
Orrialdea:
9

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lenago iñoiz bezelaxe ni

 

Arriola, Jose Manuel

 

 -1-

 

 Lenago iñoiz bezelaxe ni,

 berriro ere kantura,

 gai bat arturik ez jutekoa

 Mondragoetik kanpora.

 Dagon ezkero zeri jarduna

 gertutik eta gertura,

 bertso batzuek nai nuzke egin

 Arrasateren kontura.

 

 -2-

 

 Mondragon dago zeri jarduna

 eta gañera onetik.

 Onekin ez det adiarazten

 eztagonikan danetik.

 Jaunari esker aberats gera

 ongi-egilleetatik.

 Egintzak eurak ageri dira

 esaten nere aurretik.

 

 -3-

 

 Arrasateren aunditasuna

 beti izan da lanetik.

 Goian epiniz nor bere sailla

 bakoitzak bere aldetik.

 Ikustekoa gure arreta

 edonoiz eta nunaitik.

 Nabarmentzea edozein gaitan

 beste guztien gañetik.

 

 -4-

 

 Nabarmenetan nabarmenenak

 diran gure ikasketak,

 gure lantegi aurreratuak

 ta beren eletronikak.

 Esan bearrik gabe ain onak

 diraden gure musikak.

 Beren tokia bear dutenak

 berriz gure deportixtak.

 

 -5-

 

 Ageri edo irakurgaiak

 diotenetik ain zuzen,

 mondragoitarrak lenago ere

 langille onak genduzen.

 Orain dirala gizaldi asko

 or bertan Ferreriasen,

 beren galtzairu berdingabeak

 denok ondratzen ginduzen

 

 -6-

 

 Arturikan ain doai bikañak

 gure aurrekoetatik.

 Zaindu bakarrik ez baidegu zor,

 sendotu geiago baizik.

 Nere iritziz ardura gabe

 ez gaude alde ortatik.

 Beste ainbeste esan al geinke

 gure maitasunagatik?

 

 -7-

 

 Maitasuna ta egia daude

 bi itz gozotan esanak.

 Eta pakea irugarrena

 alkarrekin dabiltzanak.

 Askotxok ditu mingaiñez beintzat

 iruron zaletasunak.

 Nundikan nora dabiltzan ezin

 aurkitu ditu gizonak.

 

 -8-

 

 Gaur Arrasatek izanagatik

 ondasunetik ugari,

 alde guztitik ondo jantzita

 gaudenikan eztiduri.

 Atsegiñikan ezin emanik

 egarri premizkonari,

 maitasun gabe txikia ez al da

 gure aunditasun ori?

 

 -9-

 

 Gure artean arrika iñoiz

 batzuk ondasun ederrik.

 Maitasunikan baldin badute

 diruarentzat bakarrik.

 Erak ez dute bizitzan beste

 aberastasun bearrik.

 Al genezake iritxi olan

 bein aunditasun jatorrik?

 

 -10-

 

 Guztiz altsuak ala nai eta

 gure alde egin ezik,

 gerekasa guk iñoiz eztegu

 alkarrentzako biotzik.

 Al lezateke arkitu batek

 zorionik eta pozik

 besterik gabe lan soilletikan,

 ezpadu beste laguntzik?

 

 -11-

 

 Biotzik gabe lan utsarekin

 ez leike bizi gizonik.

 Dirua eztala zorion utsa

 sarritan gaude entzunik.

 Erdizka ezin euki genzake

 Arrasateren izenik.

 Guztiz jatorra ez al genzake

 kristau argiak izanik?

 


inprimatu