inprimatu
Gure egunetako zebait arazori
Izenburua:
Gure egunetako zebait arazori
Sinadura:
Arriola, Jose Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arriola, Jose Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
538.zk.
Orrialdea:
11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure egunetako zebait arazori

 

Arriola, Jose Manuel

 

 -1-

 

 Beartsu eta aberatsen gain,

 zar da gazte artekoak;

 zenbat arazo gure artean

 gure egunetakoak.

 Sortzen dituzten miñak ez dira

 danak atsegiñezkoak.

 Guzti guztiak biotz xamurrez

 konpondu bearrezkoak.

 

 -2-

 

 Naiz ta gazteak zaarren bizitza

 ain atzerea ikusi,

 gaztea bai da ikasia ta

 zarrak ez gendun ikasi.

 Bidezko al da arrazoi ori

 zaarrak uzteko itxuri?

 Aiten aurretik semeak iten,

 iñoiz ez litezke asi.

 

 -3-

 

 Beartsuendik aberatsena

 aurkitzen dugun aldia,

 gure artean ba dala nago

 alde ori moztu naia.

 Beraz ba dauka nun usatua

 duanak jakinduria.

 Zarrak aintzako artuta ere

 gazteak ba du nun saia.

 

 -4-

 

 Gizonak gora begiratzeko

 griña ori berea du.

 Gora irixteko egarri ori

 berekin aurkitutzen du.

 On asko egiñaz al bazenduke

 gorengoena berdindu.

 Baña ez tzazu zure aurrekorik

 esker gaiztotan ordaindu.

 

 -5-

 

 Mundu erditik azken aldera

 gerturatzen goazenak,

 gera lengoa ta oraingoa

 zerbait ikusten gaudenak.

 Ainbat alde on baditugu're

 leno ez genituenak,

 lenago ere ba genituen

 gaur bezin oitura onak.

 

 -6-

 

 Alderdi onak len eztakoak

 gaur egunean ba daude.

 Erosotasun arrigarriak

 len eztakoak gaur geude.

 Baña dirua joaten zaigu

 nora dan berririk gabe.

 Guzti oiekin bai al gerade

 zorion geiagon jabe?

 

 -7-

 

 Erreztasuna toki guztitan

 artu izan dugu alai.

 Zalantzik gabe jakintza bai da

 erosotasunaren gai.

 Baña geiegi poztu gaberik

 egon genezazke ernai.

 Ikasitzea ona da baña

 biotz pixka bat ere bai.

 

 -8-

 

 Etxean ere gaitza ba degu,

 baitare aldamenean.

 Zori txarrean biotz gutxiko

 jakintza asko danean,

 naiz ta sarritan alkartu arren

 otordurik onenean,

 jaki goxorik izaten alda

 zerbait falta zaionean?

 

 -9-

 

 Esaera bat zarra ba degu

 oraindiokan nagusi:

 seme-alabak azi ta ere

 zarrentzat nekeak bizi.

 Aita ta Ama neke azpian

 erosotasun da guzi.

 Gazteak asko dakite baña

 ori ez dute ikasi.

 

 -10-

 

 Aita ta Aman zori larria

 izanagatik ikusi,

 seme alabak ajola gutxi,

 berena beti lenbizi.

 Iñoiz etxean gauzak illunki

 agertzen badira asi,

 askatasuna bear dutela

 eta dijoaz igesi.

 

 -11-

 

 Erbestekoa gutxi eztala

 berdin gabiltz euskaldunak.

 Bereak gaitu eta gurekin

 nai duna in beza Jaunak.

 Geiegirikan ez gaitu pozten

 munduko etorkizunak.

 Argi guztiak ixio ta're

 alare bazter illunak.

 


inprimatu