inprimatu
Izarrekin izketan
Izenburua:
Izarrekin izketan
Sinadura:
Arrieta, Joxe Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrieta, Joxe Mari

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
962.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Izarrekin izketan

 

Arrieta, Jose Mari

 

 1

 

 Begira egona naiz

 bart goiko zerura

 biotza zabalduta

 izar ingurura;

 orain bertso batzuek

 datozkit burura

 baiña ezin agertu

 aunditasun ura.

 

 2

 

 Izar guztiak eder

 guztiak garbiak

 baiña batek deitu dit

 arentxen argiak;

 gero ondorenean

 itxirik begiak

 izketan jardun dira

 biotza ta biak.

 

 3

 

 Orra izartxo arek

 andikan ziona:

 «Munduaren jokera

 gaur ez da ez ona

 gizartean nagusi

 diru eta sona

 eta morroi arlote

 zu berriz, gizona».

 

 4

 

 «Itxita daukazute

 nortasun atea

 geienak eten ezin

 dezuten katea,

 oso ezberdin dira

 itzez esatea

 ta garai eltzean

 gizon izatea»

 

 5

 

 Zuk ulertzen dituzu

 munduko larriak

 zoratzen egon dira

 nere belarriak;

 ase eziñik nabil

 gose-egarriak

 zer ote du sendagai

 biotz elbarriak?

 

 6

 

 Danok gabiltz munduan

 danok aren eske

 izan gu zoriontsu

 izan algindezke?

 askotxoren bizitza

 ez su eta ez ke

 gizarteko katetik

 gaur nor dabil aske?

 

 7

 

 Nundik nora ordea

 orrenbeste zentzun

 izketa berdiñikan

 ez det iñoiz entzun,

 biotzak galdetuta

 zuk nola erantzun!

 egiaren orma da

 itz aien oiartzun.

 

 8

 

 Zeñen elkarrizketa

 gozo ta leguna

 izarra eta biok

 bart egin deguna,

 egia zion beti

 ura zan laguna!

 Ai argitu ez balu

 oraindik eguna!

 

 9

 

 Nerekin nai zinduzket

 eta bazoaz ai!

 lagun gabe biotzak

 tristura du usai,

 bakardade beltzean

 nor bizi da lasai?

 arratsean agertu

 emen naukazu ai.

 

 10

 

 Leiopetik datorren

 aizearen otsa

 beti ez da gertatzen

 izketa arrotza;

 zu etzera gogorra

 ez etzera otza

 izkuntza orren berri

 dakizun biotza.

 


inprimatu