Ama neketsua - Stabat Mater
Zutik gurutze-ondoan
Ama samiņa zegoan,
Ta Semea zintzilik...
Bere gogo gaxo illuna
Ezpatak urratu zuna
An zegoan larririk.
Ain estu ta atsekabea
Seme bakardun Andrea
Amarik onen ura!
Oņazez ta naigabez
Seme kuttunaren lanez
Zegoen kupitua.
¨Nork ez du negar egingo
Jesukristoren Ama aingo
Seme gaxoz josita?
Beretarren erruekin
Zigorka zutela zekin
Jesus bere maitea.
Iņortxok ere ez laguntzen...
Ta azken-arnasak ematen
Ikusi zun Semea.
Ea Ama, maite-iturria,
Zurekin samin bizia
Ar dezadan egizu!
Santu Kristoren maitean...
Biotz au, ta Aren aurrean
Atsegiņa nagizu.
Ama, nere biotzari
Kristo-zauriak ezarri,
Arren, mami-mamian!
Seme orren neke lana
Erdiz bialdu nigana
Ain maite naun zorian!
Zurekin negar bizian
Naukazu ta aren zorian,
Ilko naizeneraņo!
Birjiņetan emeduna,
Ez neri izan ain aztuna,
Neri negar-eragin!
Kristoren nekea uste, eriotz
Zauriak artzeko, biotz
Aul au bizkorra egin!
Zauritu zure zauriez
Zoratu nadin odolez
Gurutz-iturripean!
Su-garrak ere ez nazaten
Nere alde jarri, arren
Ama, azken-egunean.
|