Ama neketako-ari
Guziak
Negarren txukalaria
Ama guztiz samindua;
Gure negar-min guzitan
Izan gure igeslekua.
Batzuek
1.ª
Kalbario'ko mendian
Galdurikan Semia
Naigabearen ekaitzak
Zimeldu zuen lilia,
Maite zaitugun aurrotaz
Oroi, Ama maitia.
Batzuek
2.ª
Zure bi begi ederrak
Negarraz gandutzean,
Naigaberik bizienak
Biotz ori urratzean,
Zure miñak mintzen gaitu
Gu ere biotzean.
Batzuek
3.ª
Bizitzako ordu latzetan
Izan gure euslaria;
Naigabe ta atsekabetan
Biotz eztilaria;
Zure Biotza izan bedi
Beti gure kabia.
|