Ama, zuri!
Arrayozko artzaņa
Lili txuri ta liraiņ, eder bat
Zerurontz dago jasua;
Usai gozoa edatutzen du
Ta du izena gogua:
Uso txuriya egan bezala
Gorontz jo nayez dijua;
Txoriyak goiti dabiltza baņo
Askoz gorago gogua.
Bere ametsa izan izan da
Beti zerurontz jotzia,
Emendik urrun, zeru goi goyan
An dauka bere kabia:
Lili txuriyan iraulkatzen da
Goizian goizik erlia,
Baņan arima gogotikago
Zure altzoan, Maria.
Xulufrin txiki txiki politen
Usaya bai da goxua;
Baņan arima garbiyarena
Askoz da goxuagua:
Gora beraka lokartutzen da
Portuan txalupatxua,
Baņo geldi ta polikixago
Zure aurrian gogua.
Uda berrian goxoa bada
Aize otzaren soņua,
Zeru goi-goyan zer izanen da
Amaren besarkatxua?
Lore multxoa txikiya ba da
Bertan daramat gogua:
Artu ezazu, Amatxo laztan:
Bakoitzan doa musua.