Agur, gurutzea
Arrayozko artzaņa
Agur Gurutze Sandu
Pozkidaz betia,
Au izandu da beti
Gizonen legia.
Bota zaitute baņan
Sartuko da argia,
Animai argitzeko
Zeruko bidia.
Jaso zaitez gurutzan
Gurutziltzatua,
Eta barka zaiezu
Beren pekatua:
Gora ta zabal zazu
Lurrian frutua,
Senda zayezu arren!
Biotz gaiztatua!
Aditu, boltxebiki
Beltz izugarria!
Alperrik izanen da
Odol ixurtzia:
Zorionekoa da
Zuek ebakia,
Jangoiko bera bai da
Odolan saria.
Oinpetan autsi duzun
Gurutze egokia,
Azkar goratuko da
Lorez estalia.
Ezta orren bizitza
Gizonan bizia,
Gizonak ilko gera,
Ez zu, gurutzia.
Kristau bizkor zintzoak,
Kementsuak izan,
Ekaitzak izaten du
Beti zer eraman.
Baņan ekaitz ondotik
Datorren aroan
Ongien azitzen da
Garia soroan.
Kristau izena galtzen,
Elizai su maten,
Baztar guztiak dabiltz
Odolaz betetzen.
Gari bikain-bikaiņak
Ari dira sartzen:
Betiko zorion bat
Zenbait irabazten!
Igitayaz ebaki,
Malluaz puskatu,
Lorerik ederrenak
azkar zeruratu!..
Gizon fede-gabea,
Etzaitez arrotu!
Eskuan du Jainkoak
Gu noiz pakeratu.
Txiki puska egin ta
Zauden Gurutzea,
Agurgarri zakizkit,
Antz gozo maitea;
Besoak zabaldu ta
Eskeņipakea,
Otoizka dagokizu
Eliza donea.
|