Udazkena
Muņo
I
Udazkena, aldi onetan
zuregaz nai nuke mintza.
Badakit gure onean dala
ari dezun beargintza.
Naiago nuke baldin baneuka
bear aiņako jakintza
Alik ondoen adierazteko
zuk merezi dezun aintza.
II
Gizadiaren bear dan kezkaz
zaude erdi izutua,
alik ondoen ikusi naiaz
zabiltza aztoratua,
beraren alde agertu nairik
zure indar izkutua,
garai onean ipiņi asmoz
danetikan osatua.
III
Zeru sapaira begiratuta
eguzkia beragotik,
esan-egille zintzea baitda
almentsu izanagatik.
Lenago azi egin diranak
beraren beroagatik,
orain gozartu egin bearra
bizi-gai biurtzegatik.
IV
Guraso jator bat bezin prestu
bere kolko eta magal,
naimenez ain aberats berau
onek danetik badakar:
ur, intxaur, ezkur eta gaztaņa,
arto, babarrun da sagar.
Esaidazue zein izan laiken
berau bezin esku-zabal
V
Guk aintzakotzat artu deiogun
gutaz izan dun arreta
eta eskeintzen dizkigun gauzaz
jarri ganbarak beteta.
Seguruago egongo gera
geure eskura gordeta.
Bestela illunago litzake
negu beltzaren kopeta.
VI
Zeure inguru zenituenak
babes eta apaingarri,
lengo margoa dena galduta
gelditurik ori-gorri,
oietaz ere balia leike
ganaduen azpigarri,
guzientzako onuragarri
naiz soil gelditu zerorri.
VII
Mendia ere garai onetan
ez da oi guztiz murritza.
Emen eta or agertzen dira,
onto, perretxiku, ziza.
Beste batzuek amesten, berriz,
mokadu onik nun usanduko
azari zarraren gisa.
VIII
Baiņa zu ere mendeko zaitu
gaiņerakoen legeak,
mundutar almen diran ezkero
ez dira azken gabeak.
Eta naiz guk ez ondo eskertu
artutako mesedeak,
on egiņaren atsegiņa du
biotz on baten gabeak.