Kezkatsu naukan burutapen au
Muņo (Joxe Mari Aristondo)
-I-
Kezkatsu naukan burutapen au
nolabait nai adierazi.
Jaunari bere argitasuna
eska nai diot lenbizi.
Pentsa gurekin bai ote degun
zer galdu ta zer irabazi,
berau arretaz aztertutzea
uste dut dula mrezi
-II-
Bertso batzutan jarri nairikan
emen bere azken naia,
amon zar batek agertu nai du
zertarako daukan leia.
Zeru ederra irabaztea
Bait da gure bear gaia,
Itxaropenez eman deiegun
bizitza oni amaia
-III-
Ez da garrantzirik gbekoa
gogo duanak aztertu.
Jainko altsua ez ote degu
guregandikan baztertu,
deabruaren azi gaiztoa
gugan erne ta zuztartu,
eta gu bere serbitzurako
nai ote gaitu uztartu?
-IV-
Sukalde garbi eta alaia
ezin obeto osatu,
inguruko sendi ederra
bazan zerekin bazkatu.
Ordea, gauza batek ninduan
biotz barruan kezkatu,
etsaiak ere bai ote zuan
aien artean ostatu.
-V-
Esaten ari ziran gauzari
ematearren garrantzi,
tartean bizigarritzat edo
birau zikiņa erantsi.
Nundikan baiņa izurrite au
zaie aueri itsatsi?
Nork pentsa kristau sendi batean
au bear zala ikusi!
-VI-
Zorionean gure aurrekoak
kristau zintzoak jatorriz,
arazo auxe artutzen zuten
guk ez bezelako neurriz.
Gaur egunean aurrerapena
entzuten da milla aldiz,
baiņa bearren zaizkigunetan
aurrerago ote gabiltz?
-VII-
Aurrerapenen aurka ez det nai
iņolako moduz mintza.
Aitortu nai det lenago baiņo
erosoago gabiltza.
Aldi gutxiko degu ordea
orrek damaigun emaitza,
naspilla ortan aztutzekotan
gure betiko bizitza.
-VIII-
Bere gogotik jaten duanak
perretxiku pozoiduna,
esan al leike maite duala
gorputzaren osasuna?
Birau edena nerekiko da
orixe bezin astuna,
damu min baten laguntza gabe
barkaziorik ez duna.
-IX-
Jainko altsuak agertu dizu
guzizko maitetasuna.
Etzan zurea Ark eman dizu
daukazun trebetasuna.
Ukatu nairik al zabilzkio
bearren jabetasuna,
ez al zendun zor Arekin beste
moduzko leialtasuna?
-X-
Aren maitasun eta almenez
etorri ziņan mundua,
baiņa zoritxar izugarria
daukazu zeregandua.
Birau likitxen griņa gaiztoak
zaduzkalako gaindua.
Naiago izan al dozu jarri
deabruaren agindua?
-XI-
Okerragorik ez dun joera
era ortan itsatsirik,
ikusitzeak nola ez utzi
samintasunez josirik?
Kristau sinismen jatorrak emen
ez al du zor ikusirik;
ausardi likitx nabarmen orri
ez ipintzeko esirik?
-XII-
Pentsa al dozu iņoiz biraua
zertaraiņo galtzaille an,
itxaropenik ez al dezu nai
zuk Kristo Salbatzaillean?
Txistu zikiņak ezarri nairik
zabiltz bere masaillean,
egunen baten itzegingo du
naiz gaur egon isillean.
-XIII-
Onbideratu nai bazenduke
ortxe daukazu aitortza
barkaziorik izango bada
guztiz bearrezko gauza
Iruditutzen bazaizu dala
ori sendagai garratza,
biguņagoa ez da izango
Kristoren epai zorrotza
-XIV -
Jaun altsua da gertakizunak
guztik bistako zaizkana.
Kontura, birau-zingira ortan
igerian zabiltzana
eldu baņo len une larri bat
azpian artu zaitzana,
bestela damu izango dezu
mutu ez jaio izana.
-XV-
Zu, gurasoa, kupira gabe
or lanean aritua,
orra semea! zerorrek sortu,
gorde ta janaritua.
Biraoagatik ajolarik ez,
nunbait ain zaude oitua.
Pentsa orretan azaltzen dezula
zure lanen meritua.
-XVI-
Ez artu gauza azalekotzat
begira bere mamia.
Orra nun dezun zure laguntzaz
osatutako semia,
ezpaiņetatik iariotuaz
deabruaren zornia
Zeuk izan ez dezulako ote
bear zen begirunia?
- XVII -
Aitona zarra emen ari da
eman naiean albiste.
Arindutako baten ametsak
auek diranik ez uste.
Mundu au ez da betirakoa
oiek ondoren datozte.
Or konpon esan eta uzteko
geiegi maite zaituzte.