BErtsolari zaharrak azaroaren 17an
Muņo
-1-
Gizon jator bat inguratu zait
itzegiteko gogotsu,
bazirudien ezagutzia
zitzaiola atsegintsu.
Argazki tresnaz egin ondoren
beronek zenbait zerbitzu.
Gero esan zidan aizazu, arren,
bertsorikan ez al dezu?
-2-
Nere burua daukadan arren
lotua eta nagiya,
uzkurtasunak uxaturikan
eman zagun arpegiya,
ezagutuko duten ustetan
or-emengo eroriya,
jardun onentxen gaitzat nai nuke
aurtengo omenaldiya.
-3-
Zeruko Argiaren alea
badaukat eskuratuta,
bertsolari zarren taldea
argazkiz inguratuta,
bere lankide izandakoak
Uztapidek agurtuta.
Zenbait itz bide moldatu nai
det oieri begiratuta.
-4-
Joxe Inazio eta Klemente
orain German eta Simon,
oiekin ondo igarotzea
ez al zaigu izango on?
Bekokidunak ote diraden
ere pentsatzen banegon,
azalez ez igartzen baiņa
biotz mardula nun dagon,
-5-
Saikolarekin, Franzisko Mari,
Joxe Mari ta Zubeltzu,
kolko aundiko gizon bikaiņa
emen agertzen zera zu.
Ezin arritu, izatearekin
Uztapideren maisu
Al baldin badet besarkatzera
inguratuko natzaizu.
-6-
Bautista eta Joxe Kruz emen,
gero Tomas da Lorenzo,
Juan da Kosme, nik obeko det
oiei poliki eraso,
bestela laster egingo naute
naiz eratxi ta naiz jaso
Orregatikan, mesedez, neri
ez egin iņola kaso.
-7-
Zer besterikan esan nezake
nik omenaldi onetzaz,
bakarka baiņo egokiago
gera batera askotzaz.
Bestela egon bearko gendun
erdi bildur, eta lotsaz.
Ausarditsugo izango gera
bata bestean laguntzaz.
-8-
Billera ori omen daukagu
guk datorren azaroan.
Euskalerriko kantari zarrak
luze ta zabaleruan.
Ikasbide bat ona ematen
saia gure zartzaroan,
bertsolaritzak iraun al dezan
maitasunezko giroan.
-9-
Nere Jainkoa, Zugan sinistuz
euskaldun zarren antzera,
Zure laguntzaz bizi izanak
iritxi gera zartzera,
ta inguratu samarrak gaude
bizi mugaren ertzera,
kristautasunak beartzen gaitu
entan arreta jartzera.
-10-
Nola ez geran jaio izanak
gu betirako onera,
laster liteke azkena eta
orduan betiraunera
Bearrezko da begiratzea
gure biotz barrenera,
nork lagunduko digun sartutzen
betiko zorionera.
-11-
Urteen zama astuna eta
geroni indarrik gabe.
Azken pausoak zuzendutzeko
izango al gera trebe.
Sinismena da aitortu zagun
kristautasunaren abe.
Eliz Amaren erakutsiak
emango digu adore.
-12-
Grra kasikan uste gabean
iritxi azken garaira.
Nolabaiteko izan geranak
bildu gaitezen arraira.
Luza baino len bukaturikan
degu emengo kondaira,
Eta betiko bizi tokitzat
beiratu zeru sapaira.
-13-
Degun guztia opa dunari
ez eman ordain zikoitza,
Berarengatik maita ditzagun
guztiak eta bakoitza.
Gure armarik indartsuena
uste oneko otoitza,
onen bitartez iritxiko da
azken gabeko garaitza.
-14-
Neri eztenka saiatu ziņan
lo zurrotikan esnatzen.
Genzaken baiņo ezer geiago
gauza zailla da eskaintze.
Gaizki esanen barkazioa
det oraingoan eskatzen
eta luzegi ari naizela
ere asi naiz kezkatzen.
-15-
Auekin aldi bateko aiņa
izango dala deritzat.
Ontan bukatzen dirade Muņo
aitona onen emaitzak.
Beste ainbeste egiten badu
bertsolari zar bakoitzak
naiko krisaillu izango dezu
Zeruko Argiarentzat.