Hitza galduaz gizona da
Areitio
1)
"Hitza galduaz gizona ia
hemen gelditzen da billa,
hitzikan baldin ezin du egin
izanagatik abilla.
Nik hau esango nuke hitz hontan
eta honela izan dedilla:
Aurrera euskaldun hizkuntz eta
aurrera euskaldun mutilla!
2)
Nere azken hitzak hauek dirade
eta nai nuke zabaldu,
euskal hizkuntza munduan zehar
ein dezagun ugaldu,
eta honela gure izaera
sekula ez dedin galdu,
hizkuntza bizik baldin badegu,
herria ezin zapaldu.
3)
Hitza galtzeko zorian nago
triste dadukat barrena;
egia esan bene-benetan
honek ematen dit pena.
Askatasuna degu bigarren
eta hizkuntza aurrena,
hizkuntza bizi bada, badakit
Euskadi askatuko dena".