Ardoak sudurrari
Arantzamendi Mugartegi, Juan (Astakale)
Bertso paperak ba du
zuzenaren sona
salatzen dakilako
gaizki dagona
baita denei banandu
justizi sakona
gizalege errotik
berez dariona
fraka edo gona
andre ala gizona
gazte nahiz aitona
gertatzen zaiona
zure premian dago
gaur ardo-ona
Errioxa aldeko
mahatsondo eztitzan
orri berdez bildurik
mundura nintzan;
muxuka zetorkidan
nengoela intzan
goizero eguzkia
kolorek har nitzan
jakitunen gisan
apaizak zebiltzan
nire eroskintzan
edateko elizan
neuk enekin oraindik
mahats ala ardo izan
Tolarak erabaki
nintzelarik mahatsa
ardo bihur ninduen
zapalduz patsa
azala guri nuen
biguna bihotza
ixuri oparoan
odola eta gantza
ahora ez latza
ez eta edan-gaitza
usai aberatsa
bixigarri gatza
dastatzalleak neri
eman zidan jauntza
Zorion aldi dena
izan ohi laburra
gaur garaikoa eta
bihar makurra
gizon bat azaldu zait
gaizto ta maltzurra
nire jauntza giroa
nahi duena urra
itsusi muturra
gakozko haitzurra
zabala zintzurra
istu ta adurra
neretan busti nahi du
bere sudurra
Atzo ikusi nuen
azal ixpilluan
sudur nazkagarri hau
ardo basuan
farrezka zihaduen
zeudenak alboan
halako txartangorik(masta)
nekez ohi basoan
egarri itoan
zurrust egin zuan
amaitzerakoan
ez daukat goguan
ahoz ala sudurrez
edan ninduen
Sudurtzar gizendua
oro pikor puzka
erdi-eldu dagoen
sasi-masusta
barrenean darama
mahasti denen uzta
ahoz ikutu gabe
nazake zurruzta
beti dago putzka
puntta punttan hatzka
zillotan haitzurka
mukizko daduzka
naskagarri benetan
haren iksuka
Sudur lehorketako
behar hamar zapi
neurri txikikorik
ez luke aski
untzi-mastak bezela
zabala belaki
eskutan zabaldurik
dindirri aitzaki
mukia du jaki
bibotean alki
ondakiņak aurki
zikiņa estalki
lizun hatsa somatzen
horrek ba-daki
Iya aurpegi dena
sudur honek jan du
ba dirudi ditula
marrubik landu
hala ere errua
nire dela esandu
gezur hori beharko
txindorrez ordaindu
ba-zenitun zaindu
ohitura eta ekandu
ahal zen zuzendu
etzelaik berandu
ardo ona garaian
edan ba-zandu
Sudur horretxegatik
kolonka dut fama
milla bider damu zait
horrek edana
mutil eder gordiņak
datoz niregana
esaugarri dutenak
ardo onaren lana
hak duen orbaina
ez da nik emana
ustela du zaina
dirudi usana (izaina)
sudurtzar horrek ez du
ardo-ona ama
Gaurko bertso paper hau
ardoak du jarri
sudurtzar ustelarez
kondenagarri
zeurean koloreak
ba zaizkitzu irarri
ardo txarrak sortuak
direla igarri
ez egon egarri
estu eta larri
lagunduz elkarri
ardo ona egarri
ni nagoen lekura
urbildu sarri
|