Bularrak dantzan Donostiako hondartzan
Josepa Anttoni
1
Udan sartu garela
eguzkia nona(h)i; (bis)
beroak gorputzetik
ez du aldegin na(h)i,
ez du aldegin na(h)i
eguzkia nona(h)i.
2
Beroekin batera
izerdiaz blai-blai, (bis)
lotsagabekeria
neskengan ere bai,
neskengan ere bai
izerdiaz blai-blai.
3
Bertako hodartzetan
makina bat neska (bis)
ia jantzirik gabe
moreno ta freska,
moreno ta freska
makina bat neska.
4
Horregatik nauzue
hain haserretuta (bis)
berguentzak agertzerik
edozeinek du ta,
edozeinek du ta
naiz haserretuta.
5
Trajebañuek duten
prezioarekin (bis)
diru-falta ez ote
ezin dugu jakin,
ezin dugu jakin
prezioarekin.
6
Barandilan begira
hainbeste metete, (bis)
begi distiratiez
tribuna da bete,
tribuna da bete
hainbeste metete.
7
Hainbat agure berde
begiak zabalik (bis)
ezin jasan hainbeste
titiak zintzilik,
titiak zintzilik
begiak zabalik.
8
Etxean baraua ta
kalean goseti, (bis)
begiradek egia
bait diote beti,
bait diote beti
kalean goseti.
9
Neguan berotzeko
dago sutondoa; (bis)
udan hobe da berriz
hondartza ondoa,
hondartza ondoa
bait da sutondoa.
10
Larrua estalirik
trapu txikiz doi-doi, (bis)
hondartzak ematen du
hondarrezko «play-boy»,
hondarrezko «play-boy»
trapu txikiz doi-doi.
11
Hankatartea zaie
batzuei zuzpertu, (bis)
pornografia dute
merkea ta gertu,
merkea ta gertu
batzuei zuzpertu.
12
Gizasemeak daude
noski horren alde; (bis)
«s» sailkatutako
hondartza debalde,
hondartza debalde
noski horren alde.
13
Begiak gorputzetan
dardoak bezala; (bis)
jakina, ez bait dute
diana makala,
diana makala
dardoak bezala.
14
Urgullen dadukagu
sutan Jesukristo, (bis)
guztiak infernura
bidaltzeko listo,
bidaltzeko listo
sutan Jesukristo.
15
Krisisa garaietan
hau bait da onena,: (bis)
etxekoentzat gorde
ahal duzun dena,
ahal duzun dena
hau bait da onena.
|