Baserritarrak
Igotz
Asaba zaarren sorgin-ipuņez
bikaindutako zokondo!
Zakidaz beti arnas-emoille,
zakidaz beti sutondo.
Zuretzat nire kantu bizia,
oi baserritar laiņoa:
lurralde au da, baita zerua,
zure izerdiz jasoa.
Ene biotzak, txoriak beste
bere abia, gar zaitu;
baserri zuri, baserri eder,
neure asaben sorleku.
Asaba zaarren sorgin-ipuiņez
bikaindutako zokondo!
Zakidaz beti arnas-emoille,
zakidaz beti sutondo.
Zu zara gure endaren ardatz,
zu zara frutu-ekarle:
urteak urte beiņola legez
bizi zu ortxe langille.
Zure fedeak, zure arnasak
gartu bei euskal erria;
on dakigula urteak zear
zure neke ta izerdia.
Asaba zaarren sorgin-ipuiņez
bikaindutako zokondo!
Zakidaz beti arnas-emoille,
zakidaz beti sutondo.