inprimatu
Kopla berriak Gabonetan jarriak
Izenburua:
Kopla berriak Gabonetan jarriak
Sinadura:
Luis Baraiazarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baraiazarra, Luis

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1983
Orrialdea:
280

Kopla berriak Gabonetan jarriak

 

Luis Baraiazarra

 

 Kanta-kantari ta alaitasunez

 jotzera gatoz pregoia

 ea oraintxe argitzen zaigun

 laiņotsu den zeru-goia.

 

 Haitzean sortu elorriak

 lurretik du jatorria;

 gaur jaio zaigun Jesus Haurrari

 eman ONGI ETORRIA.

 

 Gau ilunaren tristea

 goiz-argiaren biztea;

 Xemeineraino heldua zaigu

 Aingeruen Albistea.

 

 Zapolatik Elkorrera

 bakoitza bere alorrera;

 Salbatzailea azaldu zaigu

 gure mundu gogorrera.

 

 Arretxinagako haitzak

 menderatzen oso gaitzak;

 gure Herrian iraungo al dute

 Jesus Haurraren emaitzak.

 

 Artibaitik Ondarrura

 itzul-inguruka ura;

 gure bizitza legorreraino

 dator Jesusen freskura.

 

 Markinako kale zarrak

 gure kondaira susterrak;

 judar herrian dauka sorreru

 Belenen jaio den Haurrak.

 

 Pelota-tokia plazan

 Markina hor bere saltsan;

 Gabon-jaietan atso-agurak

 ikusiko dira dantzan.

 

 Etxebarri ta Markiņa

 Bolibar eta Bariņa;

 zorionean bizi gintezke

 kristau jatorrak bagiņa.

 

 Neguak berekin hotza

 kristal-dizdiraz izotza;

 Eguberriek gozotu ezik

 benetan sasoi mingotsa.

 

 Hegaz dabil txoriņua

 dena poztasun doiņua;

 Belen aldetik izartxo

 batek egiten digu keiņua.

 

 


inprimatu