Garbitokia
Dante
euskaratzailea: A.O.
III Kantua
Olerkaria berriz elkarturik Bergilio'rekin, mendirantza doaz biak. Onen
oiņera irixtean, eta igoera egoki baten billa dabiltzalarik, berengana
dijoazten arima talde bat ikusten dute. Miretsita begira zeuzkaten aiengana
urreraturik, mendira nundik igotzen dan galdetzen die aieri, eta aien esanari
jarraituz egiņa atzera egiņaz dabiltzala, arima bat, Manfredo, Sikili'ko
erregearena, aurreratzen zaio Dante'ri. Onek diotsa nola azken orduan
Jainkoagana biurtu zan, eta nola dauden an, Garbitokira sartu gabe, Elizarekin
muker il ziranen arimak.
Arimaaiek, errazoiak zentzatzen duen mendirantza itzuliz, bat-bateko anka-
jokoak zelaian zear sakabanatzen zituen bitartean, nik nere lagun zintzoagana
jo nuen. Nola, izan erle, joko nuen aurrera bera gaberikan? Nork lagunduko
nindun mendian zear igoten? Berak ere ba-zuen, nik uste, kezka bere barruan. O
kontzientzi garbi arteza! Okerrik txikiena za'izu kezkariturri latza!
Aien oiņak egite guztiei duintasuna gutxitu oi dien lasterketa utzi
zutenean, nire gogoa, bere len-begiztaldian murgildua egoana, jakin-gura
bizitan barriro bizkorturik, begiak itzuli nituen itxasotik zerurantza geiago
nabarmentzen dan muiņora. Atzetik gorri dizditzen zuen eguzkia ausita geratzen
zan nire itxura aurrean, neregan bait zuten oztopoa aren erraiņuak aurkitzen.
Bertan-bera utzia nintzalakoan, alborantza biurtu nintzan,lurra neure aurrean
bakarrik illun zala-ta. Nire babesleak onela:
Zergatik zu oindio ere siņisgogor? asi zan. esaten enegana. Ez ote
duzu siņisten zurekin nagoela ta zu gidatzen? Arrats-bera da onezkero nire
gorpua, bere barne itzal nengiana, eortzita dagoen tokian: Napole'k dauka ta
Brindis'eri kendu egin diote. Orain, nire aurrean itzalik ez ba'da, ez zaitez
arritu, zeruko izarrak ere ez bait dute itzalik egiten bata-bestearen izpi-
erraiņuz. Goi-indarrak egin ba'dagi guk gorputzean bezela lor-oiņazek, bero ta
otz, jasatea, baiņa ori nola dagian ez digu guri adierazten. Maketsa da gero,
iru nortzutan izate bat daukanaren burubide azkengeak uler litzakela gure
errazoiak, uste duena. Poz zaitezte, gizakumeok, egiņakin; oro ikus al izan
ba'zenute, Mari'k ez zeukan zertan aur egiņik; eta ikusi zenituzten frutu barik
irrikatzen, aal izanik, kezka lez beren barruan sekula ta beti daramnaten
guraria aserik ikusi ba'lute: ĢAristotele ta Platon eta ainitz geiago dakarzkit
gogoraģ. Or duan, bekokia makurturik, etzuen geiago ezer esan, eta kezkati lotu
zan.
Atarik atara mendiaren oiņera eldu giņan; arkaitz zut malkartsuak idoro
genitun bertan, eta eurok igotzeko gutxi lirakean bernarik azkarrenak ere.
Lerize ta Turbia artean, bide bakarrena noski, ausi-abartsuena, aren aldean
zubi bat da, aldatz errez zabala, igaro daitekena.
Nork daki orain jalki zuen nire maisuak, ibillita pizkat bareturik,
zein alderdi dan igotzeko errezena, ta nola igo daiteken egorik gabe?
Eta ura, buru-makur, zein bide artu pentsatzen ari zalarik eta nik
neure begiak gorantza jaso ta mendian gaindi zuzentzen nitularik, ezker aldetik
agertu zitzaigun guregana zetorren arima talde bat, astiro zebiltzalako
etzirala mugitzen zirudiana.
Jaso itzazu begiak esan nion nik maisuari; or dugu kontseju nork
emana, zu zeurez egiteko gai ez baldin ba'zera.
Begiratu nindun orduan, eta azbegi gozoz erantzun zidan:
Goazen arantz, eurak astiki bait datoz; zuk, ordea, ene seme, beukizu
sendo itxarokizuna.
Jende-talde ura, guk milla bat oinkada emanda ere, abailari on batek
bere eskuaz iritxiko lukean eulmenera zegoelarik, mendi-egala estaltzen zuten
arkaitzetara guztiak egiņik, lotu ta potix egin zuten, elkar estu-azorik, duda-
mudan doana ara-ona begira gelditu oi danez.
O zuok, ongi bukatu zenutenok! ots-egin zuen Bergili'k. Ezpiritu
dagoneko autatuok! Zuok guztiok, nik uste, itxaron duzuen pakearren, esaidazue
norantza daraman mendi onek, igo al daiteken beronen gaiņaldera; denbora
galtzeak, bada, dakiana geiago samintzen.
Ardiak saletxetik banan-banan, biņan, irunan irten oi diran bezela,
besteak izukor begiak eta muturra beera jetxitzen dituztelarik, eta aurrenak
dagiana enparauak ere egiņik, ari itsatsiz nare ta sotil, ura gelditzean, naiz-
ta zergatik ez jakin, beurak ere geldituaz; olaxe ikusi nuen guregana
urreratzen, aurr pegi lotsakor eta ibilli eratsu, talde bildurti ta zoriontsu
artako lenengo arima. Nire itzala nigandik arkaitzera bait zijoan, buru egiten
zutenak argia nire eskui-aldeko lurrean ebakia ikusi zutenean, gelditu ta
zerbait atzerantza egin zuten, eta berekin zatozten beste guztiak ere, zergatik
jakin ez arren, beste ainbeste egin zuten.
Zuok galdatu ez-ta ere, neuk aitortzen dizuet, emen ikusten duzuen au
giza-gorputza dala; orixegatik eten du lur gaiņean eguzkiaren argia. Ez
zaitezte arritu, baiņa siņes ezazue, zerutiko indarrez soil-soilki orma oni
gaiņartzen saiatzen dala.
Onela mintzatu zan maisua, eta gizatalde prestu ark erantzun zigun:
Itzul zaitezte, eta jarrai oraindik aurrerago.
Eta aldi berean ziņu zegiguten eskurgaiņekin. Euretatik bat onela asi
zan esaten:
Zerana zerala, itzul ezaidazu zabiltzalarik aurpegia, eta gogoeman
ezazu iņoiz munduan ikusi ote ninduzun.
Biur nintzan arengana, adi-adi begiratzen niola: zuri-gorri zan, eder
eta itxura lerdeneko, baiņa bepuru bata ebakirik zeukan sastada batez noski.
Nik apal-apal ez nuela egundo ikusi aitortu nionean, ark esan zuen:
Begira bada!
Eta zauri bat erakutsi zidan paparraren gaiņekaldean. Gero, par-irrika,
gaiņeratu zuen:
Manfredo nauzu, Konstantza andre agintariaren billoba; orregatik,
mesedez eskatzen dizut, berriz ara biurtzean, zoazala nire alaba ederra ikusten
Sizilia'ko ta Aragoi'ko dedu ta ohore diranen ama duzu berau ta; egia esaiozu,
besterik esaten baldin bada ere. Sastada ilkor birekin zaurituta neure gorputza
eukita gero, parkatzean atsegiņa duen Arengana itzuli nintzan negarrez.
Izugarriak izan ziran noski nire obenak, baiņa ontasun azkengabe danak beso
luze-luzeak ditu-ta, euretan artu oi du Beragana biurtzen dana. Kosentza'ko
artzaiņak, Kelemente'k atzetik aurka bidali zidanak, orduan Jainkoaren orrialde
au ondo irakurri ba'lu, nire soin-ezurrak Benebento ondoan, zubirako sarreran
legozke oindio, arri astunen babespean. Euriak bustitzen ditu orain, eta aizeak
bultzatzen erreiņutik kanpo, ia-ia Verde ertzean, onaxe bait zuen ark aldatu
tortxo itzaliekin. Aren madarikapenez, baiņa, ez da iņor galtzen betiko
maitasunera egundo ez biurtzeko eran, itxaropena lore berdez jazten dan
bitartean beiņik-bein. Egia da: Eliz Amarekin muker ilten dana, guenean damu
izan arren, ur-ertz ontatik at egotea bearreko zaio, mukerkerian edo temati
bizi izan zan aldia, egotamar bider betetea, epe-muga ori otoitz gartsuz labur-
azia izan ezik beintzat. Begira, bada, zein zoriontsu egin nezakezun nere
Konstantza onari nola ikusi nauzun iragarriaz, baita jasan bearra dudan oiņazea
adierazi ere, emen ba angoen erreguz asko gutxitzen da daukagun miņa.