Ez dogu nai
Aurraitz
Ez!
Ez dogu nai olako abaderik!
Gu geu, kristiņau gara;
eta,
ez dogu gura,
sinistea lokatu dagikean barrikeririk.
Itxi egiozue,
arako atsotxu nekatuari,
Ama atsekabetuari adi egoten.
Eta ari,
beste agure zintzoari bere bai,
Andoni deunari argiak eskintzen.
Eta neskatilla garbiari,
zeruko Amari, oiņetan, lorak ipinten.
Eta arako mutil kirolzale ta pozezkoari be bai,
bere gogoko deunaren bitartez,
Jainkoa'gana zuzentzen.
Eta neska-mutiko aratzai,
errubakotasunean irauten...
Kristo gura dogu, bai! danen ganetik
benetako Kristo!
Baiņa ez, gero, ezezaguna bai'litzan,
baztertxuan zokondoraturik...
Jainkoa maite izaten jarraitu gura dau gure erriak.
Baiņa... benetako Jainkoa!
Ez,
zuetariko batzuk azaldu gura dauskuzuen erakoa.
Zapartada andia egin dozue,
edo,
egin gura dozue,
(bazter batetik besteraiņokoa)
belaunik-belaun, lotsaz,
jabon izan doguzan kerak,
baztertu guraz.
Eta,
arrituta itxi dozuez,
ardura bagekoenak be.
Beste asko,
zetara jokatu ez dakiela.
Eta zintzoaik,
erruki zaitue.
Ez, ba!
Ez dogu nai,
elizgizon-antzik bako abaderik!
Gure asaben siņistea lokatu dagikean
abade mundu-zalerik.
Ez ekiguzan gogoko, areik,
arri leuna aintzakotzat ez eben,
eta andiki ta aberatsakaz bakarrik lagun zirean
abade bekoki-illun ta diru-zaleak be:
bazter batetik bestera ba-da
egokitasunaren aukerea!
Siņismenez eta abadetasunez orniduta gogoa,
ta lotsaz estalita soiņa,
arrokeri barik, apal,
gura zaitugue gure artean,
kale, edaritegi ta,
ba-da ezpa-dako lekuak,
edozein ordutan, gogoko dituan,
edozeiņelako mutil nabarmen barik.
Ez!
Ez dogu nai olako abaderik!
Euskeldun gara,
ta fededun.
Eta, ez,
siņiste bageko arrotz illun.