Horati'ren odak
(III'garren sailla)
Horati
euskaratzailea: A. Onaindia
VI. Erromarrei
GAIA:Kristo'ren aurreko 28'garren urtea zan. August, erromarren buruzagia, zoli
ta ajolatsu zebillen bere menpekoen oitura ta ekanduak berriztatu nairik, oso
eroriak baitzeuden garai artan. Ortarako jauretxe jausiak dotoretu ta berriak
jasotzeko lanean aspertu gabe ari zan: gizarteko legeak, eta batez ere
ezkontzari buruzkoak, indar-berritu zitun. Egikizun ontan Orati'k laguntzen dio
bere lirakin. Geroak, izan ere, nor eztu kezkaraziko? Ta gaztedia dugu geroaren
itxarokizun. Eta zer ekarriko du, zer emanen du gaizki azitako gaztediak? Bada-
ezpadako gurasoak azitako gazteak zeuzkan Orati'k bere begi aurrean, oda eder
au idazterakoan batez ere. Zertan ote dugu osabidea? Aurretikoen oitura
zindoetara itzuli, ta aiek zaintzean. Aldiak oro galdu oi du. Gure aitonak eta
asabak baiņo txarrago gera, ta gure seme-alabak gu baiņo okerragoak izango
dira. Lenari eutsi bearra daukagu.
Delicia maiorum immeritus lues...
Errurik gabe, erromar, dituzu txautuko
Asaben oker-utsak, jainko-jauretxeak
T'opamai jausi ta ke beltzak
Loitu irudiak osa arteņo.
5 Jainko-peko baitzera, ortik zuk agintzen:
Ortik asipen oro, orri egotz azken
Ortik asipen oro, orri egotz azken.
Jainkoak ezetsiz zaizkigun
Gaitz asko sar Esperi itsean.
Lendik ere Manes ta Pakor'ek, bi aldiz,
10 Gur'oldar zorigeak burrukan zituzten
Azpira, beren idun pitxi
Txurrei berriago bat jantziz.
Doi-doi uria, matxiņadaz arturik Dako'k
Eta Etiop'arrak, garbitu ziguten;
15 Ura, ontzitan izugarri,
Obea au gezia jaurtitzen.
Aldiak, gaitz-ama on, lenen ezkontz-oiak
Loitu zizkigun, seme t'etxeak ere bai;
Iturri ark emaniko loiak
20 Aberri ta urira ixur ziran.
Janiar dantza nai du neskatx zoiak jakin,
Ta gogo biziakin da saiatzen ortan;
Oraindik orpo samur, maite
Loiak dakarkizki gogotan.
25 Senarraren ardo-mai saiets ere laztan
Gaztegoak billatzen ditu ta ixillean
Galazi atsak ematean
Argia il arte ezin du itxaron;
Bai, esangin ta argitan, senarrak dakila
30 Jeiki ta otseiņari naiz izen-txar erosle
Bikain espaiņar ontzi-buru
Danari dei dagio satsu.
Etzun guraso oietaz sortu gaztediak
Puni-odol tantotan kresala gorritu,
35 Ez Pirro ta Antiok aundia
Ta Anibal gordiņa goititu;
Bai, ordez, oian-gizon enda errotuak
Sabin-aitzurrez lurra iraultzen zekinak,
Ta ama zeatz kementsu batek
40 Esanera erakarriak,
Eguzkiak mendien gerizea aldatu
Ta idi gurdiz ibilki aulduak, uztarge,
Atsarte eztia ekartordu,
Zur-sortak igaroz eziak,
45 Zer eztu gutxitu egun galgarriak?
Aiten aroak txarrago aitonena baiņo
Gaiztoago egin ginduan;
Ta guk ustelago emango.
Oarrak.3. Oparietako keak jainkoen irudiak beltzitu egin oi zitun,
jauretxetako armaetan. Baita aitu liteke gizarteko burrukaz loiturik zeudela
ere. 5. Munduaren jabe zera, jainkoen esanera bizi zeralako. 8. Emen Itali
da, ez Espaiņa; orrela deitzen zioten gerkarrak, beren sartaldera zegon-eta.
9. Mones partarrak, Karres'en, Kraso garaitu zun 53'garren urtean: eta Pakor,
Orode erregearen semeak esku artu zun Dekidi Saxa azpiratu zuten burrukaldian,
40'garren urtean. 13. Dakitarrak eta etiopiarrak ziran Antoni'ren gudarosteko
saillik aundienak; eta garai artan bildur ziran Erroma'n, bi erri auek euren
aurka jaikiko ziralakoan. 21. Joniarrak, lendabizi Grezi'ko, gero Asia
Txiki'ko, nasai ta limuri bizi ziran. 34. Lenengo punikar gudua aitatzen da
emen, kartagotarrak, azkenengo burrukaldian bakarrik, Sikili ondoan 120 ontzi
baiņo geiago galdu zituztenekoa. 35. Pirro, Epiro'ko erregea, 275'garren
urtean tarentindarrei laguntzera Itali'ra eldu ta azkenez M. Kuri Dentatu'k
urrutirazi zuna. Antiok aundia, ordea, 223'tik 187'ra Siri'ko errege izan zan;
Anibal'i aterpea eman zion, baiņa geroago Sifo mendi oiņean L. Eskipion'ek
banatu zun, Magnesia'tik urre. 39. Sabellis ligonibus, sabindarren gisako
aitzurrez, ots, edozein alor-tramankuluz. 42. Eguzkia etzatzean, itzalak
aundiagotzen; baita aldatzen ere, arrats-beran sortalderantza jaurtitzen
baititu goizean sartaldera zijoaztenak.
VII. Asteri'ri
GAIA:Asteri, Gige'ren emaztea, atsekabetan dago, senarra Erroma'tik Bitini'ra
salerosketan joan zitzaiolako; negar dagi, batez ere, bere leikide Kloe'k
txutxu espatsu bait-dakar. Orati'k bere erara poztu nai du, Gige'ren
leialtasuna bateztu ta ager-arazirik: udaberria eltzerakoan, len bezin gotor ta
atxikia itzuliko zaio; arriskuak izanik ere, ezta oietan eroriko. Berak, bai,
ba-du bere burua zaindu bearra, Enipeu auzoko arriskutsuagandik bereziki. Itxi
etxeko atea illunkeran, eta ez urbildu leiora aren gau-soiņu lillurakorrak
entzuteko: begi-belarriekin, kontuz.
Quid fles, Asterie, quem tibi candidi...
Zerren negar, Asteri, beti itzeko zaizun
Gige mutillagatik? Uda astez dizute
Aizeņo otzanak itzuliko,
Tinar saleroskitan naro.
5 Auntz-izar geldigaitza igaro ondorean,
Orik'era eraman zizun egoeak;
Geroztik lo gabe, negar uts,
Daramazki gaualdi otzak.
Arrotz kezkatiaren geznariak gero
10 Eun eraz zirikatzen du, Kloe'z irrikan,
Zuk besteko suaz erretzen
Dala gaixoa esanikan.
Pretu siņist-erreza emazte malmutzak
Nola atzi zun diotsa, gezurrezko gaizkiz,
15 Beleroponte garbiari
Eriotza eldu-eraziz.
Suleizan jausi-zori egon zala Peleu,
Magnesar Ipolite'gandik txau igestean,
Maltzur-ontzi pekaturako
20 Jazoak edesten dizkio.
Baiņa, alperrik; Ikar'ko aitzak bezin gorra
Aditzen dio, ala ere oso. Baiņa,
Lar eder ez dakizun auzo
Duzun Enipeu, izan kontua:
25 Ez dekusgu, alere, ark aiņa dakinik
Gudu-zelain zaldia trebe makur-azten;
Tuskar ibaia, berriz, eztu iņork
Ziztu berdiņez igarotzen.
Gabaz erts etxea, t'ez zaitez leioratu
30 Txirul buperaren ots leuna entzutean;
Ta lakar iraun zazu sarri
ĢAnkerņoģ iņork esatean.
Oarrak.4. Tinarrak, Trazi'ko erriak ziran, eta Bitini'k ortik artzen du bere
izena; gaur Anatoli deritzaio. Itxas Beltzeko ur-ertzetan eta Asia Txiki'ko
barrusaldeetan bizi ziran gerkar talde aberats guztiak ementxe zeukaten garai
artan beren salerosketa tokia. Bertotik ekarri oi ziran miesa margoztuak, aizto
ta sastakiak, baita Katul'ek, Varron'ek eta Mokena'k goraipaturiko erestun
ederrak ere. 5. Auntz-izar au, burtzaiņaren eskumako sorbaldan agertzen zaizu,
iraillaren azkeneruntz. 6. Orik, gaur Eriko, Epira'ko kaia. 13. Protu,
Argosto'ko errege'ren emazte Antea'k, bera atzipetu nai zuelakoa zabaldurik,
salatu egin zun Beleroponte, azpi-jokozko salakuntzaz nunbait. 17. Peleu,
Akileu'ren aita, Akastu Magnesi'ko erregeren emazte Ipalite'k salatu zun, bere
dedua orbandu nai ziola-ta. 21. Ikar, Atika'ko itxas-artea, izaro ta arkaitzez
beteta. 27. Tuskar ibaia, ots, Tiber, Toskana'n baitauka bere sorburua.