inprimatu
Ixilik?
Izenburua:
Ixilik?
Sinadura:
Balendin Aurre-Apraiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1966 I-II Ikus-miran
Orrialdea:
39

Ixilik{TITULUA}?

 

Aurraitz

 

 Ixilik...!

 Baiņa, zegaitik ixilik?

 Kristo'ren izenaz bazterrak ondatzen

 eta ixilik!

 Gau-!apurrak ibilli oi dira ixilik.

 

 Ixilik...

 Beti ixilik!

 Deadar egiteko garaia da.

 Batzuk onura guztiak mixketan

 —sakelak diruz beterik—

 eta enpaiduak neketsu

 janari apurrik aurkitu eziņik ...

 Ez!

 Enaz egongo ixilik

 Gizona naz, eta eztot gura

 gizonak gizon-ilten ikusterik.

 

 Geideak apurka-apurka ilten

 diarduenen aurka deadar egingo dot.

 Naiz-ta azurrak ausita jausi,

 salatu egingo dodaz beti,

 gizona gizon izan dadin.

 

 Ixilik?

 Ez!

 Enaz egongo ixilik.

 Batzuk naikerietan uger diarduenarte

 besteak izerdiz?

 Enaz egongo ixilik!

 

 


inprimatu