Orati'ren odak
(III'garren sailla)
Orati
euskaratzailea: Aita Onaindia
IV. Kaliope'ri
GAIA:Oda bikaiņa oso, ta Horati'k bere lau liburuetan bildu zitunetatik
luzeena. Bere gogai-ardatza auxe da: Aginterriak laster doaz amilbera, adimen
argitsuak indarra otsein dula lagundu ezik. Indarra bakarrik ezta ezer, au bada
bere aundiz erori oi da. Horati'k au dirakas, eta August'ek auxe du lege bere
aginte-arazoetan. Jakituri orren sorburu, ordea, ortzitar Musak dira: Horati
aien apaiz ta igarle dugu. August'ek berriz aiengan du poza ta atsedena. Musa
oiek ongille aundiak dira, beren argipean ibilki, Horati'k bezela zuzen dana ta
oitura onak erakutsi, edo-ta August'en antzera ona lur gaiņean zabaltzeko
bakarrik indarra erabiltzen dutenentzat batez ere. Onua ta zurtasuna ditugu
gantzuki eder bi, beti ondo jokatzeko geure bizibidean. Erraldoi ta auen
lagunak etzuten orrela egin; beraz, amildegi malkartsuz ondatuak izan ziran.
Descende caelo, et dic age tibia...
Jetxi zerutik ta, ia, jo zazu txirulez,
Andere Kaliope, luzezko leun kanta;
Naiz gurago ote? aots zoliz
Edo Poibu'ren kitara-ariz.
5 Aditzen?... Oler-senak ete nau zoratzen?
Entzun uste dut eta aron nabillela
Baso donetsi zear, or-an,
Ur leun ta aizez asetuetan.
Bein, Vultur gain, jostaz ta loaz nekatua,
10 Azi nindun Apuli mugaz bestekalde,
Arako uso ospetsuak osto
Berriz estal ninduten oso.
Arrigarri zitzaien au naiz Akeronte
Goituko kabian ta Banki oianetan,
15 Naiz Forenti apaleko zelai
Gurietan bizi diranai.
Nola ni egon ere lo, gorputz-eskier,
Suge beltz ta artz artean? Nola ereiņotz deun
Ta mirtu ostoz estalirik,
20 Aur zankar, jainko-jaurri barik?
Zuena, Musak, zuen naiz Sabin-goi otzera
Igorik, zein Preneste ezean gozatsu,
Zein Tibur erpifez aizetu,
Zein Baia urtsuak atsegindu.
25 Zuen iturri-dantzen zale nintzalako,
Ez nindun il Pilipo'n guda-oin utziak;
Ez zugatz itsa, ez Palinur,
Etzaidan gaitz izan Sikul'go ur.
Zuok iņolaz ere nekin zeratela,
30 Bospor zoroz ibilko naiz itxastar alai,
Ta txangoz Asiri mugako
Ondar kiskaliz naiz saiako.
Britandar arrotz-etsaiak ikertuko ditut,
Konkan ere bai, zaldi-odolez alaia;
35 Berdin Gelondar gezidunak
T'oso Eskitiar ibaia.
Zuok, Pieri leizan poz zenuten Kaisar
Gurena, bere lanak bukatu naiean,
Gudari-saldo erbalduak
40 Uritan ertsi zitunean.
Goitar joriok, onu leuna damazute,
Ta ematez alaitzen. Jobe'k ba-dakigu
Nola goi-lantarrez garbitu
Zitun Titan ta aietar d'onge.
45 Lege zur darabilzki ark lur igigea,
Itxas putz-aunditua ta uri-buruak,
Bai jargo illuna ta Jainkoak,
Berdin gizaki ilkor taldeak.
Izu eskerga ekar zion Jupiter'i
50 Beso-altsu uste zan gazteri lakarrak,
Ta anaiak, Pelion jar nairik
Olinpu beltzaren gaiņetik.
Zer, baiņa, al dute Tipeu'k ta Mima zaintzaillak,
Zer dagi Porpirion antz zemaikordunak,
55 Zer Erretu'k, zer Enkeladu'k,
Ausart jaurtiz supil ausiak?
Pala'n ikurdi oskor aitzi, zer al dute
Zirrilda oiek? Antxe zegon su-jario
Vulkan, an zan June amandre;
60 Antxe bizkar-gain, uzteke,
Arranbel-eramaille, Kastali'ko iņotzez
Bere ille txau azkeak ezkotzen dituna,
Liki-txara t'oianak dauzkan
Deli ta Patara'ko Apol.
65 Indar zur-eza bere aundiz da erortzen;
Jainkoak dute berriz neurtua ugaltzen,
Edozein gaitz barrun oretzen
Dunari ingira diotela.
Ene esanen lekuko or Gigas eun eskudun,
70 Orion ere ezagun baitugu Diane
Ikugea zirika zuna,
Neskutzaren geziz ezia.
Miņez da Lurra bere bidutzi eortz gain,
Bere aur Orko itsera tximistaz jaurtiak
75 Negarluaz; gain duten Etna
Etzun su kiskalkorrak aitu;
Eztu Liki loiaren gibela saitzarrak
Uzten, nabarmenaren zaintza erantzia;
Ta irureun katek lotzen dute
80 Piritoo maitalea ore.
Oarrak.2. Maitagarri edo Musaen artean Kaliope zan agurgarriena, ots,
errergiņa; ark idarokita kanta oi zuten aintziņakoak, bertso-sail luze
soiņutsuetan, jainko ta gizurenak jauki ta buruturiko egipen arrigarriak. 9.
Vultur, gaur Azerenza. 11. Venus'n gurdia zerabilten usoak. 14. Banzi ta
Farenti, gaur Banzi ta Forenza, bata mendartean sartua ta lur lauan bestea;
Lukani'n zeuden biak Orati loak artu zun lekuan. 22. Preneste, gaur
Palestrina, Lati'ko uri zarra, Erroma'tik egoaldera; udan batez ere, aize
ozkirritan aberats. 26. Pilipo, Tesali'ko uria; ementxe izan zan Bruto ta
Kasi'ren aurkako erasoaldi latza; erromatar gudarozteak atzera egin zunean, an
zan Orati ere, baiņa Musak lagundurik etzun ezeren kalterik izan. 27. Palinur,
Enearen ontzi-zuzendaritik du izena, Lukani sarkalderuntz dagon itxas-
muturra. 34. Konkan, Espaiņi'ko Tarrakone aldeko erria; atsegin basakar au
omen zuten, Bergili'k bere Lur-kantak'etan, III, 460-561, dionez, bisaltar ta
geloridarrak ere. 37. Pieri mendia Musai opalduta zegon, Tesali ta Makedoni'ko
mugaldean. 39. Uri askotan taldeka banandu zitun August'ek Aki'ko gudu-erasoan
izan ziran eun milla gizonak. 53. Tipeu, Tartar ta Lurraren azken-semea, aize
kaltegarri ta asarre gaizkiņen aita, euri burudun bidutzia, Etna pean
obiratuta; Tipeu, Mima, Porpirion, Enkeladu, Erretu dira Erraldoien izenak,
beren indarrenean ustetsu ortzi-goiraiņo igo nai izan zutelako, Lurraren sabel-
leizara amilduak. 61. Kastali, Parnaso'ko iturri donetsia. 64. Apol'ek,
neguko sei illetan, Liki'ko Patara'n eman oi zitun bere iragarpenak, eta
Delos'eri udako sei illabeteetan. 60. Ixiori'en seme ta lapitarren bakaldun,
Persefone ebatsi nai izan zun, Teseu bere adiskide miņak lagunduta.
V. August'en goralpenez
GAIA:Jupiter goi-jainkoak, odei ta laiņo artean, iņusturi ta trumonots
diarduala, August'ek gudu-oiņaztarrak jaurtzen ditu britandar eta persatar
gogaikarrien aurka. Krasa'tarrak, aita ta semea, ta auekin bi milla erromatar
jausi ziran Carres'ko triskantza ikaragarrian, Kristo'ren aurreko 53'rarren
urtean; ogei milla, gaiņera, atxillo egin zituzten etsaiak, eta batzuk, bizirik
irtetzearren, bertako emakumeak emaztetzat artu ta partitarren gudari egin
ziran; auek darabilzki Orati'k darda gaiņean. Erregul'en ikasbide ederra,
ordea, gogo beroz txalotzen du.
Caelo tonantem credidimus Joven...
Odei-ots izu Jobe uste genun goian
Nausi; baiņa August degu lurrean jainkoa,
Bere erreiņura uztar baititu
Britandar eta persar iru.
5 Bizi al zan Kraso'ren gudaria zakar,
Arrotz-andraren senar? Eta, oi biltzarra
Eta ekandu aldatuak!
Marsotar eta Bulletarrak
Medo errege mende aita izun lurrean
10 Zaartu dira, ikurdiak, izen ta toga aantziz,
Vesta betikorra, Jupiter
T'Erroma uria aratz dirala?
Au aitzindu zigun, bai, Erregul zorrotzak;
Baldintza itsusiak baieztu naiezta,
15 Gero gaitz aundiak izango
Zitun naasia ezetsita,
Espe zegon gaztedi erruki duin-eza
Ilkor etsiz, esan zun: ĢNeuk nitun ikusi
Gure ikurrin ta armak, odolge,
20 Puni-elizetan zintzili;
Erritar azkeen bizkar beso biurtuak,
Sar-ateak zabalik, ta berriz landuta
Zeuden gure gudu-kemenak
Maizpildu zitun alor-saillak.
25 Urrez erosi arren, gure gudaria
Ote zaillago eingo? Gaitzari kaltea.
Ezta leneratuko berez
Margo gal dun artillea.
Giza-kemena ere, bein auldu ezkero,
30 Ezta berriz itzul oi bular erdoitura.
Sare itsu artetik iges dan
Oreiņak nai ba'du burruka,
Sendo izango ere etsai txarrari emana;
Gudu berriz, bai, joko ditu penitarrak
35 Beso atzitan lokiak aul
Asma t'eriok izu zunak.
Onek, bizia nundik artu etzekila,
Guduz nasi zun pakea. Au lotsaria!
Oi, Kartago aundi, Itali'ka
40 Mozkin laidotsuz goretsia!ģ
Esan oi da, jopu bai'litzan, bere emazte
Garbiaren laztana ta aurrak bazterturik
Eta bere giza-arpegia
Beian itunki tinkoturik,
45 Guraso urduri aiek iņork lendik eman
Gabeko onuz etsirik, gelduta so zeuden
Lagun artetik joan zala
Atzerrirako bidez lerden.
Ta ba-zekin ark ondo zer sari emango
56 Zion arrotz gaizkiņak! Alere, utzi zitun
Senideak eta itzulia
Galazi nai zion erria.
Joan zitzaigun bere zainpekoen garatz
Luzetako auziak garbirik utzita,
55 Venafro soro naiz Lakede
Tarento'ra lez ba'lioia.
Oarrak.6. Senadua. 8. Itali'ko erri gudalaririk azkarrenak. 13. M. Atili
Erregul, Kristo aurreko 326'garren urtean konsul izana. Ur ta lur gauza
arrigarriak egin ondoan, lakedemoniar Xantipo buruzagi zuten kartagotarrak
azpiratu ta morroillope jarri zuten. Esana danez, bost urte giltzapean egin
ostean, Erroma'ra bialdu zuten pakezkoak egiteko, baiņa zeramazkin erabakiak
Erroma'n tan. Berbera alegindu zan erabaki aiek Biltzarrak baieztu etzitzan.
Kartago'ra biurturik, antxe il zan neke gorriz oiņazetua. 22. Kartago'koak,
alegia, zabalik bai-zeuden pake betean bezela, ezeren kezka gabe.