inprimatu
Mingotsa
Izenburua:
Mingotsa
Sinadura:
Iņaki Olabeaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olabeaga, Iņaki

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1963 III-IV Minezko ezpata
Orrialdea:
44-45

Mingotsa

 

I. Olabeaga

 

 Nere begi zorrotzak

 illundu zaizkit,

 ikuspen berdiņetan,

 iriki-irikiak eukirik.

 

 Abesti eztitsuak

 gura ta... orra,

 gerekoitasun otsak

 entzunez, egin naute

 sorgorra.

 

 Urduri, maitasuna

 billa ibilli;

 Lore lurrintsuetan,

 biotza zait agortu

 biziki.

 

 Len esku joritsuak,

 zabal-zabalak,

 ematen aspertzen ez

 ziranak, orain ditut

 txit utsak.

 

 Zoriona beti det

 irrikatu ta...,

 egarria asetu

 naian, eskuratu zait

 illeta.

 

 Polliki ba-dijoakit

 osasun dana.

 Bizi-iturria or,

 ezin txurrut bat egin.

 Au lana!

 

 Gari-soro erdian

 iraka arro.

 Gizon-soro erdian

 gezurra, jaun ta jabe

 luzaro.

 

 Olerki leun-xamurrez,

 billuz-gorria,

 oso apain jazten degu;

 zuzena, ondo ostendu

 guztia.

 

 Gogoa, ill eziņa,

 zabal-sakona,

 mugarik gabe dana,

 neretzat uler-gaitza

 dagona.

 

 Ibilli ta ibilli,

 ta nekez nago.

 Dan-dana ez alda uts,

 iduri, eta gezur

 izango.

 

 Urte berrituak

 nai nituzke beti;

 udaberri goxuak,

 berriz piztu nazaten

 emeki.

 

 Barrun naibatutzen det

 ixil dardara,

 leiza zulo sakona;

 bertara bultz-indarrez

 narama.

 

 Mendi zorrotzak goruntz,

 ibarrak beruntz;

 gau-egun deika ditut,

 biak eraman naiez

 ni, noruntz?

 

 Piņuak beti gora,

 ibaia bera;

 ez det beste biderik.

 Bi oietatik zein zait

 onena?

 

 Ibai urbil, zugaitza,

 begi-begira,

 ur garbi gain agertzen

 dan, bere iduri ederra,

 liraiņa.

 

 Ibaiko ur gardena,

 begi-begira,

 ertzian dan zugaitza,

 ostro orlegi biziz

 jantzia.

 

 Alkar ezin laztandu,

 barrungo miņa!

 Estu-estu bizi nai

 ta tartian, betiko

 eziņa.

 

 Zerbait dago izkutu,

 nitzat uler-gaitz.

 Biotzat ezin bete,

 ta maitemiņez ezin

 bizi naiz.

 

 Jainko, espiritu utsa

 beti goi-goian.

 Gogo-arago, lurkoi

 ni... Murgildu nazazu

 argian.

 

 Zure arpegiaren

 dirdira argian,

 gozatu nere miņa,

 sartu eidazu nere

 zaurian.

 

 


inprimatu