Ixillik nagoanean...
Sara Teasdale
euskaratzailea: Otsalar
Txillik nagoanean eta nere gaņean jorrail argiak
bere motots bustiak astindu,
nere illobian atsekabez makurtzen bazera ere,
etzait ajolarik.
Zugaitz ostotsuak pozten diran pakea izango dut
euriak magalak okertzen ditunean,
ta zu orain zeran baņo ixillago ta otzago
izango naiz.
Rivers to the Sea (1915)