inprimatu
Zerura betiko
Izenburua:
Zerura betiko
Sinadura:
Klaudio Sagarzazu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sagarzazu, Klaudio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 III
Orrialdea:
205-208

Zerura, betiko

 

Satarka

 

                                 «Atseden adi, enada beltza,

                                 egin zak, bai, lo gozoa.»

                                                       Loramendi

 

 «Loramendi, Loramendi»!

     Olerkari argi,

     Olerkari aundi!

     Zu etziñan jaio

     Mundu ontarako;

 Gazterik JAUNAK eraman

 Ziñun zerura, betiko!

 

 Odeien artean gorde

     Da eguzkia...

 Gaur bai illuna Udaberri'ko

     Egunsentia!

 

     Il zera!... Il!

 Urretxindor gaxoa!

     Il zera!... Il!

 Olerkari yaioa! ...

 

 Gure izkuntz euskerak

     Negar!...

 Gu dagon biotzak

     Dar-dar!...

 

 Urtxindorrak eldu

     Dira gaur zure

 Ilkizunetara!...

 Landako loreak

     Ere bai zuri

 Muxu ematera!

 

     Zuk ainbat maite zenun

 Basetxeko txoriñua!...

     Enarak zuregatik

 Ituna du gaur kantua!

 

 Zuk kantatu zenun biotzez

 Basetxeko jaiotz-lekua,

 Ta bertan dagon sukaldeko

 Txoko unkigarri gozua!

 

 («ENADA BELTZA»)

 

 Zuk kantatu zenun biotzez

 Basetxeko enara beltza.

 «Elur-lorez estalia»-ren

 Samiñak eta eriotza!

 

 («OTOI, ADISXIDE!»... )

 

 Zuk kantatu zenun biotzez

 Aitaren eriotz larria!

 

 Miñez... « Sukarretan aitu zan...

 Otzikaran utzirik seme

 Negartia!»

 

 (« URKIOLA'KO ANTONIO DEUNA»)

 

 Zuk kantatu zenun biotzez

     Urkiola'ko

     Andoni Deuna.

 

 «Arren! begira iguzu antziñan bezela;

 Zuzen zazu zedorrek gure euskal-batela».

 

 («ANTZEKIA»)

 

 Zuk kantatu zenun biotzez

 Zeruko Amatxo laztana.

 «Illargia Zu, ni karnaba...

 Bikote ederra... jakiña, ba!»

 

 («BARRUNTZA-LEIOAN»)

 

 Zuk kantatu zenun biotzez

 Maitalea'ri «MAITE-KANTA».

 

 «Gela ontara ene Maitea sar ezkeroztik,

 Biotz-ezurrak bai dute naiko loraketa».

 

 Zuk ez zenun maite dirurik...

 Zuk ez zenun maite munduko

 Bizimodu on ta atsegiñik!

     Lorea ziñan,

 Loretxo garbi...

 Zure barruan bein betiko

 Piztu zan maitasun beroa.

     Zu ziñan bai, zu,

     MAITASUNA

     MAITE zenduna!

 JAUNA-gatik, ta JAUNA-rentzat

     Zu beti izan zera

     Egizko olerkari

     Oi, zure azken agurra,

     Lajatzean jaiotz-lurra!

     Biotza zatitzen duen

     Azkeneko agur ura!

 Baiñan zu zuzen joan zera

     Gugandik zerura.

 Zorionekoa zu... maitez

     Joan zeralako

 JAUNA'ren altzora!

 

     Zu il ezkeroztik

 Atsekabea daukat nerekin.

 Zu zeru goian eztiki zaude,

     Ni emen gaxo,

 Itun gogoa... biotzean min!

 

 Oi, al ba'nezake zuk bezela

     JAUN altsua anitz maitatu...!

 Eta gero zeruan zurekin

     Alai ta pozik kantatu!

 

 Oi, al ba'nezake zuk bezela

     JAUN altsua anitz maitatu!!

 

     «Loramendi, Loramendi!»

     Olerkari argi,

     Olerkari aundi!

     Zu etziñan jaio

     Mundu ontarako.

 Gazterik JAUNAK eraman

 Ziñun zerura, betiko!!

 

 


inprimatu