inprimatu
Aurtxoaren irri zuria
Izenburua:
Aurtxoaren irri zuria
Sinadura:
Roman Irigoien
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigoien, Roman

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 III
Orrialdea:
151-152

Aurtxoaren irri zuria

 

Irigoien'dar Roman

 

 Ederrak dira illunabar,

 egun-sentia,

 uda-berri ko berpizte,

 larros-lilia...

 Baiñan neretzat zoragarrigo

 —lurrean berdin gabia—

 urte-beteko aur txikiaren

 irri zuritxo enia.

 

 Eguzkiaren epela,

 gozagarria;

 iturburuak darion

 ura, garbia.

 Neretzat garbi ta gozoago

 —lurrean berdin gabia—

 urte-beteko aur txikiaren

 irri zuritxo eztia.

 

             * * *

 

 Ludiko aingeru degu

 aurtxo txikia,

 zeru-goiko'tarren kuttun

 eta irudia;

 ta zerutarrei oso atsegin

 laguntxoei ikustaldia

 sarri egiñaz, maitasunezko

 «pa» goxoa ematia...

 

 Zerutik etortzen dira,

 ta bekokia

 ezpañekin ikuturik,

 pozez betia

 ipintzen dute aur txikiaren

 izaki guzti-guztia:

 ixtanpatean zerutar argiz

 jazten zaio arpegia.

 

 Zer dan urteko aurtxoa

 irriz jantzia?

 Zer, erru gabeko begi

 aien argia?

 Zer...? Zeru-goitik etor diranei

 dien ongi-etorria,

 lurreko gure aingerutxoak

 bere lagunei ikasia...

 

             * * *

 

 Izanik bada aurtxoaren

 irri zuria

 Zeru-goiko aingeruen

 zorun izpia,

 egia diot, egia, dala

 lurrean berdin gabia

 urte-beteko aur txikiaren

 irri zuritxo eztia.

 

 


inprimatu