Kanta berriak
Etxaniz'tar Nemesi
Ba-da Prantzia,'n Aita jesulagun bat, Duval abizenekoa. Aita ori,
kitarra bat artuta, kanta berriak asmatzen, eta abesten asi zan. Bere doiņuak
orain, modan daudenetakoak dira, baiņa itzak animari dagozkionak.
Bere gitarra artuta ardangela ta barretan sartzen asi zanean, lenbizi
arrituita begiratzen zioten leku aietan batuak zeudenak; baiņa gerora bere
abestiak oso ondo artuak izan dira baztar guzietan; eta orain, aide guzietara
zabalduak daude diskoetan.
Jesulagun arren antzera, ondoren dijoazen abesti bi auek, kanta
ditzakezue gogozko ba-zaizkizue. Musika ezingo dizut eman OLERTI'n, baņa noiz
edo noiz, zabalduko al degu doiņua ere. Orra, ba, itzak nola diran:
Argi-bidean
Nola zera, nere anima,
ainbeste pauso txar emana,
Jaunaren agindu zuzenen igesi,
urratuz ainbeste esi?
Zure griņen aldapetan
Arnas-estuka larri,
zure biotza dezula
pakearen egarri?
Baiņa pake orrek eztu
bide ortan etxerik.
Zoaz Jainkoaren zelai argitara
sasi-arte ortatik.
Zorian-bide bakarra
aurrean dezu gaurtik,
sar zaitez argi ortan,
illunpeak utzirik.
Zaude gurekin
(Mane nobiscum, Domine, quoniam advesperascit).
Illuna gaiņean da
gure biotzean;
geldi zaite, Jainkoa,
pixka bat gurean.
Oi, zein luze datorren
gabaren besoa!
Oi, zein beltz erortzen dan
aren erasoa!
Bildur-ikara gauzka
mendiko aizeak;
uluka datoz gure
etsaien kateak!
Itxi ditzagun ate guziak;
zaude, Jaun ona, gurekin;
aparitara bildu gaitezen
Ogi ta Ardo santuekin.