Oteiza'tar Jorge'ri, oroimen berexi bat
Joakin Aldabe
Ixkanbil gaitza sortua dago
zure Ģabstraktoģ eskolakiņ.
Ni gai onetan ta beste askoz
gizajo naiz-ta, ez jakiņ.
Alare, tori nere eskua
guazen biok elkarrekiņ.
Ez det ikusi oraiņo arte
zure buru lanarikan.
Ez nazu izana Arantzazu'ra
t'ez det gogo aundirikan.
Iņora anka ateratzeko,
ez da orrelakorikan!
Alaz ta guztiz, irakurri det
zugaz idatzitakua.
Zure aldeko ta ez diranak
naute nastu xamartua.
Danok arrazoi. Bai, ala uste!
auxen bai dala ixtillua.
Zure Irun'go lantegi lekun
daukazu zure atsegiņa.
T'egiten dezu azaltziarren
zure obrak alegiņa.
Moldatzen zabiltz aspertu gabe
elkartzen burni-buztiņa.
Gaur edo biar gerta ezkero
obraren bat ikustia,
lenengo gauza egingo det nik
luzaro ixill begitzia.
Askoz obia ez-jakiņentzat
umil ta apal egotia.
Txalo ta sarik jasua zaude
zure lanaren on bidez.
Siņale degu etzabiltzala
jakin-gai goitsuren kaltez.
Ona zera ta, Jorge Oteiza,
olaxe beti izan zaitez.
Gaurko munduan geinak beintzat
baztertzen degu Ģabstraktuaģ.
Naiago zaigu, askotxoz naiago
diruz bete zakutua,
jolaste guztik, t'erotzeraņo
foot-ball pilot ostikua.
Agur, Oteiza, ta bizi zaite
beti goruntz begiratuz.
Andik argia datorkizuna
zure barrun gogoz artuz.
Lurreko gauza zirtzillkeriak
azpian kalka ta'egatuz.