William Shakespeare
                   (Bere eundaka amalaukoetatik sei euskeraz)
 
William Shakespeare
euskaratzailea: Igotz
 
II'garrena
 
 Berrogei ta neguk, zure bekokian,
 Ildoi beekoz itxirik euren laztasuna
 Ta zur'gaztaroak, bere su bizian,
 Galdurik len-kemen ta edertasuna,
 
 Itaun ba'daizue egun eder ortaz,
 Zure izate zaloiz; lotsaz gorriturik,
 Geren-aize otza, bolada zurbillaz,
 Igaroko yatzu begi sakonetik.
 
 Au erantzutea obe litzakizu:
 «Sorkai orrek ene aragi ta gogai
 Bear dau, naitaez, ordain zor berea,
 Ene atsak emon bai eutsan eder-gai».
 
 Orla zur'gaztaro litzake itzuliko,
 T'odol berri-gorriz ziñakez sutuko.
 
XVII'garrena
 
 Nok niri siñistu geroko aldian
 Bertsoz geiegitu arren nik egia?
 Txoil gorde nai neuke, zelan illobian,
 Zure doaiena beiñik-bein erdia.
 
 Goretsiko ba'neuz zure begi leunak
 Zu margotuz ba'neu eredu bat eingo,
 «Guzurra» diñoke ondoko aroak,
 «Etzan iñoiz ainbat zeru izan lurreko».
 
 T'ene ingi laruan zure antz-diztira
 Zar txoliñoaren amesa litzake,
 Zure eskubideak olerkari-intzira,
 Edo abesti zar puztua, ez beste.
 
 Baiña loratuko ba'ziña semetan,
 Zu biztuko ordun aregan ta nigan.
 
XVIII'garrena
 
 Uda eder leunaz aal zaitut bardindu?
 Askoz ekarkor ta leunago zara zu;
 Bere naitara oi dau ekaitzak soildu,
 Ta udaren urratsa egazti lez dozu.
 
 Beroegi nunbait zeru-ninikoa;
 Urre-arpegia sarri da zurbiltzen;
 Ederrik utsena bertatik larutzen,
 Izadian oro da erortzekoa.
 
 Baiña ezin zu, iñoiz be, zimel biurtu;
 Zure edertasuna ezingo iñoiz aitu,
 Ezta eriotzak ezingo zaitu zu,
 Bidea amaitzean, itzal-lanbroz bildu.
 
 Gizadi osoa itzali arteño,
 Zure uda eta zu, zarie biziko.
 
XXIII'garrena
 
 Eikari erdiki batek antzokian
 Lorrindu oi daun lez arazo emona,
 Edo, gar larregi daulako barnean,
 Alegiñez meetzen jitezko kemena;
 
 Orrelaxe nik be, izu ta dardarti,
 Aaztu dot maitasun zeiñu txit biguiña,
 Ta zapaltzen naun zama gordiñari
 Aul oi dautsot bere al ta eragiña.
 
 Nire lan joriak, mintza, ene ordez,
 Nire sugarraren azalpen ixillak;
 Arein esan autak azalduko dabez,
 Miñak baiño obeto, ene barren-suak.
 
 Mintza beitez ixil goi-kemen ozenak,
 Begiz entzun oi dau maitale jatorrak.
 
XXV'garrena
 
 Utz saiets aduak losingatzen dauna,
 Illarrain dedilla obore-laiñotan;
 Nik benazki, irrits-min estu bagea,
 Garaipen-ostoak ditut erdeiñutan.
 
 Eguzki-txera-min, mao-lore zutak
 Orri leun mardulak ditue zabaltzen;
 Nausi-deduz itsu dabiltza gizonak,
 T'euren griña biziz dira su-kiskaltzen.
 
 Gudari bulartsu ta izukor eztanak,
 Eun garaitz egiñik be egun ber-berean,
 Ospea dau galtzen, burruka leialak
 Bere kemenari dirdira ukatzean.
 
 Doatsu ni! maitez bait-naz maitatua,
 Ta ez naz bekaizti ta ez bekaiztua.
 
XXVII'garrena
 
 Ene gorputz aula oera daroat
 Lanez abaildurik atseden naiean;
 Baiña, gero, lasai-aldia amaitzean,
 Lan barriak dagist bekoki zear tzart.
 
 Zugana doakit oroimena azkarki:
 Ene irritsak osoz edegi dituan
 Begi zurbillez so dagit adi-adi,
 Illunez dakusan itsuaren gisan.
 
 Ene gogozko so bigunak, orduan,
 Zu ikuskatzen zaitu auzoko itzalera,
 Gaba eder ta argi itzuli oi dauan
 Ortziko txirlarri dirdaitsu antzera.
 
 Nai egun naita gau, zein gorputz zein gogai,
 Zutzat edo nitzat, zakidaz bakegai.