Eun mutiko...
Arteaga'tar Lon, K. O.
Chocope, 1958, IŅ, 7.
(Gure Zaindariari, bere jaiotegunez. Esker ontsu.)
Eun mutiko begi-argi.
Eun mutiko xoragarri
Euskal-baratzetan sortuak.
Maria'k beretzat autuak.
Zugana gaituz ekarri.
Izar txikiak jostari.
Keņuka goian alkarri;
Erdian illargi otzanak
Irri-par zozotan ezpanak...
Gu gara izarrak, zu illargi.
Aizkorri. Kiputz-zaindari,
Erne ta tinko da ageri;
Inguruan aunitz mendiņo
Jira-biran urrutiraiņo...
Gu menditxo, zu Aizkorri.
Etxe ondoan baratza,
Baratz erdian loratza.
Baratzain onari begira
Lorak kulunkan ari dira...
Zu baratzain... Gu loratza?
Zeru-goietan be bardin
Jaungoiko ta Aingeruakin:
Urre-aulkian Aita Zarra.
Igurtzika Bere bizarra...
Ba ete gara Aingeru-duin?
Otoi, noizbait gerta dedin
Zu Aita zarraren aulkin...
Ta gu Aingerutxoekin!!
Baiņa bitartean
Arantza tartean
Eun mutiko biotz-garbi,
Eun mutiko muxu-gorri
Euskal-baratzetan sortuak,
Maria'k beretzat autuak
Ez ete gozuz pozgarri?