Alberto Biurruni
eta gu hemen
ez dugu ahantzi
zure begi ttikiak
zure hori kolorezko ile motxa
sudur luzeko Goizuetar hori
zure irrifar
eta itxura lasaiak
zure kokotx luzea...
zure bizkarra
pilotan aritzeko frontoia!
besoak
haizkora eskutan hartu
eta danba danba,
gora ta behera dantzan
(Montejurra hartan bezala!)
bularra aurrera
harro harro
bere barruan
zure bihotz bero eta haundi horrentzat
tokirik ez balego bezala
Ahantzi? bai to!
soldaduskan zinela bidaltzen zenizkigun kartak
(non ote dago santanderino hura!)
nola ahantziko dugu bada
egiten genituen afariak,
«La Unica»n bukatu genuena
edota Oderitzen
egon ginen neguko goiz hotz hartar!
pilotan aritu ginela
JJ ere bere akordeonarekin
«La Riojana»n bazkaldu eta gero
Muthikon denak...
Ez dugu ahantzi ez,
eta ez dugu ahantziko,
promes egiten dugula
(promes egiten dugula...)
laster egunen batetan
bizkarrak denak elkarri, zu gurekin,
hestuki uztartuz
ukabila gora bildurgabeki altxatuz
Euskal Herri Askatuari
ospatuko diogula
gure bertsorik hoberenak
gure indarrik handienak
(Ez ahantz zuk ere gurekin, hemen Iruiñean, zita bat duzula!)
Compañía kaletik: Enrike, Miren, Elena, Idoia, Dori
Alfredo, Mikel, Patxi, Tomás, beste Miren, Marga, Karlos, Iñaki, etabarrek...