inprimatu
Urtarrilak 2
Izenburua:
Urtarrilak 2
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1993
Argitalpenaren urtea:
Alea:
31.zk.
Orrialdea:
19

urtarrilak 2

 

 Goizbatzuetan esnatzean ironia izoztu batek hartzen dit barrena eta indartsu

 egiten naiz, heriotza bost axola zaidala pentsatzen dut, ez nuela nik aukeratu

 bizitza... Halako egunsentietan Pepper sarjentua bezala bataiatu dugun

 lodikoteak jateko ez dagoela esaten digunean, hotzak gure bihotzaren hormak

 hartu aurretik, barre egiten dut batzuetan. Horregatik gaur, Sebastiani Pepper

 sarjentuari eskainitako lerro hauek erakutsi dizkiodanean, eromenaren atariko

 euforia batek hartu gaitu eta heriotza gainditu duen haren harrotasunaz lehertu

 gara ezkutuko barreetan, litera zaratatsuetan etzanik.

 

Pepper sarjentuari esker

 

                 GAUR oinak kiskali ditun berogailuarekin.

                               Egia esan,

         gustatu zain sentipena, bai, oso atsegina izan da.

     Hire salako plakaren gainean jarri ditun oinak eta bultza egin dun metal

 beroa hire oinetatik sartzen sentitu arte; erraza izan dun, haragi bigunena

 legez

     gorritu zain azala eta (frsssss...) zoragarri!

                 Nahikoa, txuletarik goxoenak bezala utzi nahi izan ditun hire

 oinak,

               eta horrela izan dun, hik nahi bezala:

                                         kanpotik 'kris-kras', 'kris-kras'

                                         eta barrutik samurra,

                                         odol apur batekin, zergatik ez?

   Hala ere, zertxobait goibeldu haiz berogailuaren eta oinaren arteko

 kontaktua

 dela eta sortu den kiratsarengatik baina,

                                                     kontsola hadi,

                                             ez dun inoiz gehiago hotzik

 pasatuko,

                                                     badakin:

                     oinak bero baditun ez daukan katarrorik harrapatzeko

 arriskurik.

 

                 Aaatxiss!! Doministikun.

 

 


inprimatu