inprimatu
Abenduak 26
Izenburua:
Abenduak 26
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1993
Argitalpenaren urtea:
Alea:
31.zk.
Orrialdea:
14

abenduak 26

 

 Gaursarjentuaren diskurtsoari inoiz baino usain kirastuagoa hartu diot.

 «Malkoak pilatzen dira soldadu hilen botak gainezkatuz» idatzi dut poema liburu

 batetik urratutako orri horiztatuan. Eta autore kubatar haren poemak

 berrirakurtzean ez zait atzo haina gustatu. Aske izateak pena merezi ote duen

 nago.

 

Askatasun honegatik

 

 EURIPEKO kantu den askatasun honegatik

 dena eman beharko da

 

 Herriaren errai irmo eta eztietara

 estuki loturik datzan askatasun honegatik

 dena eman beharko da

 fabriketako egunsenti izekietara eta eskola argituetara

 irekitako eguzkilorearen askatasun honegatik

 kurruskatzen den lurragatik, esnatzen den haurragatik

 dena eman beharko da

 Ez dago beste aldarterik askatasuna besterik

 Ez dago beste biderik askatasuna besterik

 Ez dago beste aberirrik askatasuna besterik

 Ez da beste poemarik izango askatasunaren bortxazko

 musikarik gabe.

 

 Miseria arranditsuen izenean

 beti brotxatu zuren haien lazturaren

 askatasun honegatik

 Zapaltzaileen gaua eta herri garaitezin ororen

 egunsentia den askatasun honegatik

         Beginini hondoratuak

         oin biluziak

         teilatu zulatuak

         eta hautsean dabiltzan haurren begiak

 argitzen dituen askatasun honegatik

 Gaztaroaren inperio den askatasun honegatik

 bizitza bezain ederra den

 askatasun honegatik

 dena eman beharko da

 beharrezko balitz

 itzala ere bai

 eta inoiz ez da izango nahikoa.

 

 


inprimatu