inprimatu
Abenduak 24
Izenburua:
Abenduak 24
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1993
Argitalpenaren urtea:
Alea:
31.zk.
Orrialdea:
13

abenduak 24

 

 Sebastianekgranadaz adornatu du lubakira erori zen pinu txiki eta ihartu bat.

 Kantatzea galerazi digute, etsaia haserrarazi dezakegula eta. Eta soldaduak

 ezagutzen du ixilik egotearen meritua. Erretzea debekatu digute zigarroen keak

 etsaiari erraztasunak ematen omen dizkiolako. Eta jada soilik zazpi eratan

 baino ezin imajina dezaket soldadu bat: gauez, egunez, ihesi, negarrez,

 bizirik, hilda, hegaberei begira.

         Zigarroak debekatu dizkigutelarik, poesia baino ez zait geratzen eta

 zure argazki bat, aspaldi idatzitako lerro batzu dituelarik atzealdean:

 

 ARRASTIRIAREN aulkiak espaloien urkabeetan agertu dira

 zain zeuden zorion putzuak itotzera

 minutuen anfora zaharkituan.

 

 Zerua larriki zauritu du uztailak txolarrezko tiroz

 esperoaz, malenkoniaz

 odol oskorritan kutsatuz

 itsasoa bahituriko hodeiertz bioletaren mihisean.

 

 Haretan ez da ihardun piano musikarik

 itsasgoraren tekla apartsuetan,

 ...isiltasuna eskale baforezko zamaz

 urrezko begiradetan.

 

 Leihorik ez bezpera ezabatuen hiltzaileentzat

 olatuzko kadentzien inbentarioan.

 

 ASFALTOZKO begiradetan oihertuak

 usoen suizidio itxurazki goibela

 dastatu dinate dezibelio izkutuen leihoek

 semaforo nekropoliaren hormetan

 kondenaturiko ketan ero,

 hiriaren karminezko biriketan.

 

 Berandu zetorren igandea

 ikatzezko autobidearen urrunetik

 galdua din autobusa nonbait...

 zigarrokinen asperdura kadukatuaren horizontean.

 

 Egunsenti birrindua eta

 pasioaren hegapeko oroitarriak

 gosaldu dizkin bakardadeak

 dekadentziak suntsituriko katilu hiletan.

 

 


inprimatu