inprimatu
Abenduak 23
Izenburua:
Abenduak 23
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1993
Argitalpenaren urtea:
Alea:
31.zk.
Orrialdea:
12

abenduak 23

 

 LOHIA belaunetaraino

 ez dut ezer eusteho

 zenbaitetan

 lohia irentsiz

 noa

 makal

 istilean itotako hondakinotan

 nekoso

 besoak astinduz lohia usuan

 mintzo banaiz

 ez da nire kolkorako

 noizbehinka

 lohian sartuz burua

 motelki

 helmugarik gabeko ostikoketa

 da lohia da

 ibilbidea

 begiratuz gero

 lohian zehar ikusten dut

 zeru baxua

 hilik dauden izenik gabeko

 gizon-emakume bizien

 aho-begietatik isuri den lohia

 zeru baxua islada duen lohia

 ikaraz beha nau

 nonahiko jendea zabuka

 zipriztindu ez daitezen

 lohiak jan ez nazan

 saiatzen naiz

 emekiro

 nabil

 batzuetan

 lohia begietaraino igotzen zait

 ezin ikus dezaket

 begiak izekiten dizkidan ekia

 ez

 seinalatu nauen hondakinen isiltasuna

 lohia baino

 beti lohia

 eraztun galdu bat

 ez dago ezer lohiaz beste

 

 mendeku pose bat baino

 lohiaren erdian oihuka.

 

         Eta lohia lehorturik, otutzen zait zortzi era ezberdin daudela soldadu

 bat imajinatzeko: gauez, egunez, ihesi, zigarro bat erretzen, negarrez,

 bizirik, hilda, hegaberei begira.

 

 


inprimatu